Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)


Nola baimendu ikasleek foroko mezuak kalifikatu ahal izatea?

  1. Jo Rolak ezartzeko orrira foroa editatzeko orriko Rolak pestaina erabilita, eta bertan sakatu "Rolak baliogabetu" estekari. (Moodle 1.9-tik aurrera, sakatu "Baligabetu baimenak" pestainari foroa editatzeko orrian.)
  2. Aukeratu Ikaslea rola.
  3. Ezarri mod/forum:rate gaitasuna, baimenduta.
  4. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.

Oharra: Berez, kudeatzaileek bakarrik baliagabe ditzakete baimenak. Irakasleei baimenak baliogabetzeko aukera emateko instrukzioak hemen: Baliogabetu baimenak.

Nola sor dezaket irakasleentzako bakarrik izango den foroa?

Irakasle/tutoreentzako bakarrik izango den foroa sor daiteke ikastaro batean ezkutuko foroa sortuta. Irakasleek baimena dute ikastaroko ezkutuko jarduerak ikusteko eta ikasleek, berriz, ez.

Nola ezaba dezaket ikastaro batetik berrien foroa?

  1. Ezabatu berrien foroa ikastaroko hasiera-orritik.
  2. Ikastaroaren ezarpenetan ezarri "Erakutsi beharreko albisteak" 0.
  3. Ezabatu, Azken berriak blokea.

Nola ezaba ditzaket probako mezuak foro berri batetik?

Hainbat aukera dago (Hemen duzu grafiko argia). Gogoratu hauek egin ditzakezula:

  • Mugitu eztabada/haria beste foro batera
  • Editatu mezua zure moderatzaile aukerekin
  • Ezabatu mezua zure moderatzaile aukerekin
  • Berezi mezu jakin bat haritik eta mugitu beste hari batera
  • Berezi>mugitu>ezabatu zure probako mezuak.

Nola eman aukera identifikatutako erabiltzaileei guneko berriak ikusteko?

Begiratu Berrien foroa zehaztasun gehiagorako.

Zergatik ez ditu geldiarazten 'Blokeoa eragiteko gutxieneko kopuruak' muga hori gainditzen duten ikasleak?

'Blokeoa eragiteko gutxieneko kopurua' foroan ezarri eta gaituta mod/forum:throttlingapplies gaitasunak egiten du lan hori. Berez, ikaslea rolean 'Heredatutakoa' agertzen da. Norbaitek sisteman ikaslea rolari 'Baimendu' ezarrita edo foroa jardueran baliogabetze bat erabilita ere indarrean jartzen da. Foro batek muga bat izan dezakeenez, erabiltzaile bati baina ez beste bati aplika dakioke rol sistema erabilita. Informazio gehiago lortzeko ikusi MDL 10720 edo eztabaida hemen.

How can I set a display period for news forum announcements?

Timed posts are disabled by default, but the feature can be enabled by checking the forum_enabletimedposts checkbox in the forum settings via Administration > Modules > Activities. Timed posts can then be created by users with the capability to view hidden timed posts (normally admins and teachers).

Zergatik ez dira bidaltzen foroko mezuek kopiak e-postaz?

Ohiko arrazoia cron-a ezarri gabe izatea da. Mesedez, jo cron-aren argibideetara.

Tips:

  • Ezarri berezko ezarpenak hemen: Kudeaketa> Zerbitzaria> E-posta. Normalean, horrek funtzionatzen du.
  • Ziurtatu Kudeaketa> Zerbitzaria> E-postako allowuseremailcharset-ek Ez ezarrita duela. Ezarpen honetan Bai aukeratzeak arazoak sor ditzake Moodle-ren hainbat bertsiotan.

Zergatik ezin dute banatutako taldeetako ikasleek irakasleak hasitako foro-eztabaida batean erantzun?

Taldeak erabiltzen direnean, irakaleak aukeran du eztabaida berriak partaide guztientzat edo aukeratutako taldearentzat hastea. Banatutako taldeetan ari diren ikasleei eztabaidei erantzuteko aukera emateko, irakasleak eztabaida-gaia kopiatu eta itsatsi behar du banatutako talde bakoitzerako, foroaren orriko goiko aldean ezkerrean zabaltzen den menutik talde bakoitza aukeratuta eta ondoren "Gehitu eztabaida berria" botoiari sakatuta.

Zergatik ezin du kudeatzaile batek guneko berrien forora mezurik bidali?

Mesedez, konprobatu ondorengoak:

Nola eman diezaieket gonbidatuei foro batean mezuak idazteko baimena?

Ezin zaio gonbidatuei foro batean mezuak idatzeko aukera eman, baina bada konponbide bat. Mesedez, begiratu Foroaren baimenak orriko 'Bisitariak foroetara mezuak bidaltzen' atala zehaztasun gehiagorako.

Ikusi halaber