Cron

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle-ren hainbat moduluk etengabeko berrikusketak behar dituzte hainbat lan egin ahal izateko. Adibidez, Moodle-k eztabaida-foroak berrikusi behar ditu horietan harpidetuta daudenei mezuen kopiak bidali ahal izateko.

Hori guztia egiten duen script-a admin direktorioan dago eta cron.php du izena. Hala ere, ezin du bakarrik funtzionatu, eta zuk bitartekoren bat ezarri behar duzu script-a aldiro-aldiro exekuta dadin (adibidez, bost minututik bost minutura). Honela script-tak modulu bakoitzerako definitu diren tarteetan hainbat funtzio egiteko seinalea sortuko du. Bitarteko horiei deitzen zaie cron zerbitzua.

Crona exekutatzen duen makina ez du ezinbesteak Moodle exekutatzen ari dena izan behar. Adibidez, zuk cronik gabeko web-ostatu mugatua baduzu, beste zerbitzari batean edo zeure ordenagailuan exekuta dezakezu crona. Garrantzizkoa cron.php fitxategiari aldiro deitzea da.

Script honen karga ez da altuegia eta beraz, orokorrean 5 minutuko tartea nahikoa izaten da. Hala ere, horrek kezka sortzen badizu, 15 edo 30 minutura igo dezakezu tartea. Hobe da tarte luzeegirik ez ezartzea; izan ere, posta mezuen bidalketa atzeratzeak ikastaroaren jarduera mantxotu dezake.

Lehenik, ziurta ezazu script-a ondo dabilela zure ordenagailutik:

http://adibidea.com/moodle/admin/cron.php

Orain, scripta aldiro eta automatikoki exekutatzeko modua ezarri behar duzu.

Windows-en

Errazena pakete txiki hau erabiltzea da:[1]. Berak egiten du dena oso erraz Windows zerbitzu txiki bat instalatuta. Exekutatu eta ahaztu.

Web-ostatu zerbitzuetan

Zure kontrol-panelak cron prozesua ezartzen utziko dizun web-orria izan dezake. Adibidez, Cpanel sisteman, bila ezazu "Cron-lanak" izeneko botoia. Horrela beherago agertzen diren Unix komando berberak ezarri ahal izango dituzu.

Unix-eko komando-zerrenda erabilita

Komando-lerrotik orriari deitzeko erabil ditzakezun hainbat komando-lerroetarako programa dago. Denak ez dira eskura egongo, agian, zerbitzari jakin batean.

Adibidez, 'wget' bezalako Unix tresna erabil dezakezu:

     wget -q -O /dev/null http://adibidea.com/moodle/admin/cron.php

Ohartu adibide honetan irteera kendu egiten dela (en /dev/null).

Gauza bera gertatzen da lynx erabilita:

     lynx -dump http://adibidea.com/moodle/admin/cron.php > /dev/null

Honen ordez konpilatutako PHP bertsioa erabil dezakezu komando-lerrotik exekutatzeko. Honen abantaila da zure web-zerbitzarirako sarrerak ez direla etengabeko cron.phpri egindako eskariz beteko. Desabantaila, PHP komando-lerroko bertsio baterako sarbidea izan behar duzula.

     /opt/bin/php /web/moodle/admin/cron.php

"crontab" programa erabilita Unix-en

Cpanel-ek web interfaza eskaintzen dio «crontab» izeneko Unix-tresnari. Komando-lerroa baduzu, zeuk ezar dezakezu «crontab»a komando hau erabilita:

     crontab -e

eta ondorengo lerroa bezalako bat gaineratuta:

     */5 * * * * wget -q -O /dev/null http://adibidea.com/moodle/admin/cron.php

Normalean, "crontab" komandoak 'vi' editatzailera eramango zaitu. "txertatze-eran" sartu behar da "i" sakatuta, ondoren goiko lerro idatzi, gero irten txertatze-eratik ESC sakatuta. Aldaketak gorde eta irten ":wq" sakatuta, gorde gabe ere irten daiteke ":q!" erabilita (komatxorik gabe).