Hasiera-orriaren ezarpenak

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Hasiera-orria > Hasiera-orriaren ezarpenak


Gunearen hasiera-orria ikastaro baten orriaren antzekoa da. Kudeatzaileek hasiera-orria edita dezakete hasiera-orrian goian ezkerreko aldean dagoen "Edizioa aktibatu" botoiari sakatuta.

Hasiera-orriko ezarpenek ondorengo aukerak dituzte:


Gunearen izen osoa

Izen hau orri guztien goiko aldean agertuko da nabigazio-barraren gainetik.

Gunearen izen laburra

Izen laburra nabigazio-barraren hasieran agertuko da zure guneko hasiera-orrirako esteka gisa.

Hasiera-orriaren deskribapena

Aukerako ezarpen honek hasiera-orriko bloke batean zure erabiltzaileentzako mezu laburra gehitzen uzten dizu.

Hasiera-orriaren elementuak gunean sartzean

Hasiera-orriaren erdian ondorengoen konbinazio bat erakutsi ahal da: albiste berriak, ikastaroen zerrenda, ikastaro-kategorien zerrenda, ikastaro eta kategoria zerrenda edo ezer ere ez. Ikastaroen zerrenda erakustea aukeratzen baduzu bertan identifikatzean ikasleei matrikulatutako ikastaroak bakarrik dituen zerrenda eskainiko zaie.

Oharra: Erabiltzaileak identifikatzeko aukerako beste era bat Nire Moodle da.

Gehitu gaiak jartzeko atal ba

Honek gaiak jartzeko atal bat gehitzen du hasiera-orriaren erdian goian. Edizioa aktibatuta dagoenean, gaiak jartzeko atalean baliabideak edota jarduerak gehitu daitezke zabaltzen diren menuak erabilita, ikastaroen orrian bezalaxe.

Oharra: Etiketa izeneko baliabidea erabil daiteke hasiera-orriaren erdian goian testua edota irudia gehitzeko.

Erakutsi beharreko albisteak

Hasiera-orriak azken berriak erakusteko ezarpena badu edo Azken berriak blokea erabiltzen baduzu bakarrik aplikatzen da ezarpen hau.

Hasiera-orriaren berezko rola

Moodle 1.9

Identifikatutako eraibltzaileei hasiera-orriko jardueretan parte hartzen uzteko hasiera-orrirako berezko rola ezarri ahal da, adibidez ikaslea.

Oharra: Hasiera-orrirako berezko bat ere ez rola aldatu eta Bisitaria ezarri behar da.

Moodle 1.9 baino lehenagoko bertsioetan, autentifikatutako erabiltzaileei hasiera-orriko jardueretan parte hartzen utzi ahal zaie baimena duen autentifikatutako erabiltzailea rola ezarrita edo erabiltzaileei hasiera-orrirako rola ezarrita.

Ikusi halaber