Ikasgaia ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Irakasleak orrian ikusten duena ezberdina izango da ikasgaiak edukiren bat badudu edo oraindik hutsik badago.

Ikasgaiak edukirik ez duenean:

Ikasgai berria sortzen ari denean lehenik eta behin ikasgariaren ezarpenak aukeratu behar dira Nola gehitu ikasgaia eta ondoren (moodle_gunearen_izena/mod/lesson/view/php) orrira bidaliko gaituzte. Bertan galdetuko zaigu zer egin nahi dugun hasteko: Galderak inportatu, Abartze-taula gaineratu edo Galdera-orria gaineratu.

!KONTUZ! Askoz komenigarriagoa da hasieran Galdera-orria sortzea eta ondoren sortzea Abartze-taula.

Ikasgaiak edukia duenean:

Irakasleak hiru eratan ikus dezake ikasgaia. Hauek dira:

  • orri guztiak ikusi
  • nabigazioa ikusi
  • abartze-taula ikusi

Moodle 1.6-k zabaldutako ikuspena barne duen lehiatila-formatua ere gehitu du: hedatuta ikusi edo kolapsatuta.

Moodle 1.6


Orri guztiak ikusi

Ikasgaiaren orri guztiak ikusteko Hedatuta botoiari sakatu beharko diozu. Hau da ikasgaiaren ikuspen normala irakaslearentzat. Bertan ikasgaiaren testu osoa erakusten da eta, beraz, oso luzea izan daiteke. Orri guztiak orden logikoan ikusiko dituzu (ordena oso garrantzizkoa da, ikusi "Erantzun zuzenaren ondorengo ekintza", ikasgaiaren edizio-orrian). Orrien artean agertuko zaizu eta erabili ahal izango dituzu ondorengo komandoak: Galderak inportatu | Clusterra erantsi | Cluster bukaera gaineratu | Abartze taula gaineratu | Abartzearen bukaera gaineratu | Galdera-orria gaineratu hemen. Galderetan azpimarratuta agertzen dira erantzun zuzenak.

Aholku erabilgarria: orrien izenburuak bakarrik orden logikoan (edukirik gabe) "Mugitu" esteketako bat sakatzea baino ez duzu. Horrela orrien izenburuen zerrenda ikusiko duzu (jakina, mugituko den orriaren izenbururik gabe). Ikasgaiaren egitura konprobatzeko prozedura erraza da hau.

Nabigazioa ikusi

Ikasgaia ikusteko beste era bat da hau. Hemen irakasleak ikusiko du nola funtzionatzen duen nabigazioak ikasgaian zehar, hau da, ikaslearen ikuspuntutik ikus dezake ikasgaia: orriz orri.

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)