Irakasleentzako dokumentazioa
Hasteko
Artikulu hau Moodle-ren ezaugarri nagusiak laburbiltzera dator, baina kontuan hartu irakaslearen ikuspuntik aztertu nahi dituela egunerokoan Moodle modu egokian erabili ahal izateko funtzionamendu-oharrak.
Moodle Docs-en Irakasleentzako artikulu guztiak irakur ditzakezu.
Dokumentu honetan gertatutzat ematen dugu zure web guneko kudeatzaileak Moodle instalatuta daukala eta ikastaro batean jarri zaituela irakasle, horretan lehenbiziko probak egin ahal izateko.
Halaber, ikastaro horretan irakasle gisa sartu zarela suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.
Ikastaroa editatu
Jarduerak edo baliabideak gehitu edo editatzeko edizioa aktibatu behar dugu. Ikastaroaren orri nagusiko goialdean, eskuinetara, dagoen Edizioa aktibatu izeneko botoian klik eginda aktibatuko dugu, edo bestela Kudeaketa blokean dagoen izen bereko estekan sakatuta. Botoi berean edo estekan berriro sakatuta, edizioa desaktibatuko dugu (orain Edizioa desaktibatu izena izango du).
Edizioa aktibatuta, ondoko ikonoak azaltzen dira:
Jarduera-moduluak
Jarduera-moduluak |
Zereginak | Txata | Inkesta | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Datu-basea 1.6 | Modulu ez estandarrak |
Baliabideak
Baliabideak |
Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Liburua | Etiketa |
Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu, ezabatu edo alboetara zein gora nahiz behera alda daitezke, edizioa aktibatuta dagoenean
Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek guztiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren blokeak, nahi izanez gero, administratzaileak gainera ditzakeenak.