Datu-basea

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Jarduera honek irakasleak diseinatutako txantiloi batean datuak gaineratzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Sarrerak sailkatu, bilatu, e.a. egin daitezke. Sarrerak testua, irudiak edo bestelako informazio-formatuak izan daitezke.

Modulu hau Moodle 1.6 bertsioaren berrikuntza da baina Modle 1.5.4.n ere badabil.

  • Aukera ematen die bai ikasleei bai irakasleei datu-base eskuragarria izateko, bai irakurtzeko bai idazteko.
  • Eremu-mota ezberdinak ditu:
    • Testua
    • Irudiak
    • Fitxategiak
    • URL-ak
    • Data
    • Menua
    • Menua (Aukera anitza)
    • Markatzeko botoia (Checkbox-a)
    • Aukeratzeko botoiak (Radio buttons-ak)
  • Honen ikono estandarra hauxe da: Datubasea.gif

Datu-basea Moduluak aukera ematen die irakasleei edota ikasleei edozein gairen inguruko erregistrodun sarreren biltegi bat sortu, erakutsi eta bilatzeko. Ia mugagabeak dira sarrera horien formatu eta egiturak, besteak beste irudiak, fitxategiak, URLak, zenbakiak eta testua. Ezagunak izango dituzu datu-baseak sortzeko Microsoft Access edo Filemaker bezalako teknologiak.

Nola erabili Datu-basea Modulua

  • Lehenik eta behin datu-basea gehitu behar duzu. Izena eskatuko dizu, erabiltzaileei helburua azalduko dien azalpen-testua idatzi eta beste gainontzeko aukerak osatu.
  • Ondoren, definitu gorde nahi duzun informazioa definituko duten eremu-motak. Adibidez, margolari ospetsuen datu-baseak Por ejemplo, koadroa izeneko irudi-eremu bat izan dezake, koadroa erakutsiko duen irudi-fitxategia igotzeko, eta artista y izenburua izeneko bi testu-eremu artistaren izenerako eta koadroaren izenbururako.
  • Txantiloiak editatzeko aukera ere baduzu datu-baseak sarrerak erakusteko modua aldatzeko.
  • Kontuan izan datu-basearen eremuak aurrerago editatzen badituzu Txantiloia Berreskuratu botoia erabili beharko duzula, edo txantiloia eskuz editatu, eremu berriak ikuspenera egoki gaineratu direla ziurtatzeko.
  • Ondoren Irakaslea edota Ikaslea datuak sartzen has daiteke eta (aukeran) beste bidalketa batzuk komentatu eta kalifikatu. Sarrera hauek erregistro bakarra bezala ikus daitezke, zerrenda bezala edo bilatu eta ordenatu egin daitezke.

Datu-baseen adibideak

Moodle.org-en baditugu datu-base moduluaren aplikazioaren hiru adibide on:

  • Moodle Buzz, Moodle-ri buruzko artikuluen datu-basea, izenburu, idazle eta web-estekarekin.
  • Themes, Moodle-ren Itxurak lantzeko datu-basea kaptura, jaisteko esteka eta erabiltzaileen iruzkinekin.
  • Modules and plugins, Web-estekak dituzten Moodle-ren moduluen (deskarga, dokumentazioa, eztabaidak) eta informazioaren datu-basea (arduraduna, modulu-mota, baldintzak), bestek egindako moduluak ere barne dituena.

Ikusi beste hauek ere

  • Glosategia moduluak ere antzeko lana egiten du, nahiz eta testu-motako lanetarako eta Moolde-ren aurreko bertsioetarako prestatuago dagoen.
Oharra: Mesedez, ez nahastu jarduera-mota hau Moodle-ren azpiko SQL datu-basearekin (MySQL modulua). Azken honek, Moodle-ren ikastaroetan erabilitako informazio guztia gordetzen du eta Moodle-ren kudeatzaileei bakarrik interesatzen zaien.


Jarduera-moduluak

Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak