Datu-basearen txantiloiak
Txantiloiak Datu-basean datu-basearen sarrerak zerrendatu, ikusi edo editatzeko moduari buruzko informazioa kontrolatzen lagunduko dizu. Microsoft Word-eko testu-prozesatzailearen gutunetarako 'txantiloien-laguntza'k erabiltzen duen teknikaren antzekoa da.
Etiketen erabilera
Etiketak ('tags') txantiloiko kokagune-mantentzaileak dira ('place holders') eta sarrerak editatu edo kontsultatzen direnean eremuek edo botoiek ordezkatzen dituzte.
- Eremuek ondorengo formatua dute: [[Eremuaren izena]]
- Botoiek ondorengo formatua dute: ##botoirenbat##
Oraingo txantiloian "Eskura daitezkeen etiketak" zerrendan dauden etiketak bakarrik erabil daitezke.
Txantiloian datu-basean sortzen den eremu bakoitzeko edukia sar daiteke etiketen ('tags') bidez eta baita beherago zerrendatutako zenbait etiketa berezi ere. Ezkerreko aldean agertzen diren etiketak erabiltzeko HTML ikusgailua erabili behar da, etiketa agertu behar duen testu-gunean kurtsorea kokatu eta horren gainean sakatu ikusgailuan. Hau egiteko beste modu bat izena dagozkion zeinuen artean idaztea da, adibidez ##horrela## edo [[horrela]].
- ##Edit## - > oraingo sarrera editatzen uzten duen esteka sortzen du
- ##More## - > informazio gehiago izan dezakeen sarrera bakarreko ikuspegirako esteka sortzen du
- ##MoreURL## - > creates just the URL for the above link, useful for creating your own links
- ##Delete## - > oraingo sarrera ezabatzen uzten duen esteka sortzen du (horretarako baimena baduzu)
- ##Approve## - > irakasle/kudeatzaileek oraingo sarrera onartzeko esteka sortzen du
- ##Comments## - > iruzkinen orri ikusi/editatzeko orrira joateko esteka sortzen du, estekaren testua iruzkinen kopurua adirazten duen zenbakia da (iruzkinak gehitu gaituta badago bakarrik agertuko da)
- ##User## creates a link to the user page of the user who submitted the entry, link text is their name
Etiketen erabilerari buruzko demostrazio-bideo
Zerrenda-txantiloia
Txantiloi honen bidez erabiltzen diren eremuak kontrola daitezke eta nola agertuko diren aldi berean hainbat sarrera ikusten direnean (adibidez, bilaketa baten emaitzak). Aukera bat da ikuspegi honek babakakoak eskaintzen duen baino informazio ez horren zehatza erakustea.
Banakako txantiloia
Sarrerak banaka ikusteko erabiltzen da eta horrela leku gehiago geratzen da pantailan adibidez, irudien bertsio handiagoak eskaintzeko edota zerrenda ikuspegian ematen den baino informazio zehatzagoa emateko.
Txantiloia gehitu
Txantiloi honek datu-basean sarrerak gaineratzen edo editatzen direnean erabiliko diren eremu eta etiketen kokapena sortzen du.
RSS txantiloia
Datu-baseko sarreren RSS jarioen edukiaren kontrola ematen dizu.
CSS txantiloia
Zure gainontzeko txantiloietan HTMLetako batek CSS behar badu estiloa lortzeko hemen zehaz dezakezu.
Txantiloia berriz kargatu
Datu-base bat lehen aldiz sortzen denean berez sortzen da txantiloi bat dagokion HTML formatuarekin. Ondoren datu-baseari eremu gehiago gaineratzean 'Txantiloia berriz kargatu' sakatuta berdin gaineratuko zaizkio txantiloiari. Kasu honetan kontuan hartu behar da bitarte horretan txantiloiak editatu egin badira egindako aldaketak galdu egingo direla. Gomendagarria da, horregatik, datu-basea osatuko duten eremuen aukeraketa eta edizioa bukatzea txantiloian aldaketak egin aurretik.
Txantiloia terminoak adiera ezberdinak ditu erabilitako testuinguruaren arabera.
Datu-basea
Adiera berezia du Txantiloia terminoak datu-baseetan.
Wikia edo Moodle Doc-ak
Txantiloia terminoa Moodle Doc-ak editatzeko ere erabiltzen da. Kasu honetan orri batean automatikoki kopiatuko diren Wiki-etiketa multzoa da. Txantiloia gaineratu egin dezakegu bere izena {{kortxete bikoitzen}} artean idatzita.