Datu-basearen erabilera didaktikoak
MoodleDocstik
Zergatik erabil Datu-basea modulua
- Partaide guztien laguntzarekin sortutako bilduma egin nahi izanez gero, aukera dugu ikasleei egindako ekarpenei iruzkinak egiten uztea, edo kalifikazioak ematea.
Zertarako erabili Datu-basea modulua
- Hezkuntza-gairen bati buruzko URLak, liburuak edo aldizkariak biltzeko.
- Portafolio elektronikoaren moduko proiektuak.
- Kontzeptuak eta horiei buruzko irudiak biltzeko. Irudi-galeria edo ilustratutako glosategia sortzeko ere erabil daiteke.
- Fitxategiak partekatzeko eremua.
- Ikasleek sortutako edukiak (argazkiak, web guneak, testuak, posterrak...) aurkezteko eremua. Gainerako partaideek eduki horiek komentatu edo berrikusi ahal dituzte.
- Zerrenda bateko elementuei botua emateko nahiz iruzkinak egiteko eremua.
Iradokizunak
- Oro har, eduki nagusirako eremua sortzeaz gain (irudia, URLa, bideoa, audioa, e.a.), oso gomendagarria da "izenburua" eta "deskribapena" idazteko eremuak ere gaineratzea.