Datu-basearen xehetasunak
Partaideak
Aukera honekin nork gainera ditzakeen sarrerak datu-basean muga dezakezu. Ez dio eragiten sarrerak irakurtzeko baimenari. Hauek izan daitezke:
- Irakasleak eta partaideak
- Irakasleak
Sarrera beharrezkoak
Partaide bakoitzak zenbat sarrera bidali behar duen zehazten du. Erabiltzaileek mezua jasoko dute ez badute eskatutako sarrera-kopurua bidali.
Jarduera ez da bukatutzat emango erabiltzaileak eskatutako sarrera-kopurua bidali arte.
Ikusi aurretik behar diren sarrerak
Datu-basearen jarduera honetako edozein sarrera ikusten utzi aurretik partaide bakoitzak bidali beharreko sarrera-kopurua.
Gehienezko sarrerak
Partaide bakoitzak jarduera honetan bidal dezakeen gehienezko sarrera-kopurua.
Iruzkinak
Erabiltzaileei sarrera bakoitzari iruzkinak egiteko baimena eman ahal diezu.
Onarpenik behar al da
Ikasleek ikusi aurretik irakasleak onartu behar al ditu sarrerak? Aukera hau erabilgarria da iraingarri edo ezegoki izan daitekeen edukia kontrolatzeko.
RSS artikuluak
Erakutsi beharreko azken sarreren kopurua. Bat ere ez, RSSak indargabetzeko eta gehienez 50.
Beste jardueren aukera orokorrak
- Izena
- Sarrera
- Noiztik eta norentzat eskuragarria.
- Argitaraturikoa neurtzea onartu?
- Taldeak egin ala ez
- Ikusgarri