Testu-orria

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Testu-orria

Testu lauan idatzitako orria besterik ez da baliabide hau. Testu-orriak ez dira politegiak baina informazioa edota jarraibideak eskaintzeko leku egokiak dira.

Testu-orriaren ezarpenak

"Baliabidea gehitu..." zabaltzen den menua


  1. Ikastaroaren hasiera-orrian, sakatu testu-orria gaineratu nahi duzun ataleko "Baliabidea gehitu..." zabaltzen den menuari
  2. "Beste baliabide bat gehitzen" izeneko orri batera eramango zaitu horrek
  3. Testu-orriaren Izena idatzi behar duzu. Horri sakatu beharko diote zure ikasleek, beraz esanguratsua izan behar du nolabait.
  4. Gaineratu laburpena (aukerakoa). Laburpena Baliabideen aurkibide-orrian agertuko da.
  5. Idatzi zure testua Testu osoa izeneko eremuan. MS Word-eko testua kopia dezakezu edo beste edonontik. Hainbat testu-formatu daude erabilgarri zure testu laua geroko web-orri itxuroso bihurtuko dutenak.
  6. Aukeratu baliabide hau leiho berean edo berrian zabaltzea nahi duzun. Leiho berria aukeratuta, leiho berriak izango dituen ezaugarriak aukera ditzakezu. Ziurtatu leihoari tamaina alda dakiokeela eta zabal daitekeela bestela zure ikasleek ezin izango dute ikusi leihoaren beheko aldea!
  7. Aukeratu ikasleek ikusi ahal duten ala ezkutuan utziko duzun.
  8. Zure aukerak eginda, sakatu "Aldaketak gorde" botoiari. Zure baliabide berriaren itxura ikusteko aurrebista bat izango duzu.