Baliabidea: Fitxategi edo web gune batera lotu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Gehitu fitxategi baterako esteka

Edukiak Moodle-n zuzenean sortzea erraza bada ere, nahi duzun fitxategi elektronikoa ere igo dezakezu. Ikasleek euren ordenagailuetan eskuratu ahal izango dutela ziurtatu behar duzu, besterik gabe.

Behin fitxategia zure fitxategien eremuan gehituta, erraz gehi dezakezu zure ikasleentzako baliabide gisa.

  1. Edizioa aktibatuta, aukeratu "Fitxategi edo web-gune batera lotu" fitxategiaren esteka gehitu nahi duzun ataleko Baliabidea gehitu menutik.
  2. Edizio orrian, sakatu "Aukeratu edo igo fitxategi bat" botoiari. Leiho berria irekiko da, fitxategien eremuko direktorioa erakusten duena.
  3. Markatu fitxategien eremuan gehitu nahi duzun fitxategia. Beste fitxategi bat ere igo dezakezu hemen nahi izanez gero.
  4. Fitxategien zerrendaren eskumako aldean, "Aukeratu" esteka ikusiko duzu beltzez. Sakatu esteka horri. Fitxategien leihoa itxi egingo da, eta fitxategirako bidea agertuko da Kokagunea eremuan.
  5. Fitxategia beste leiho batean erakustea ere aukera dezakezu. Gehienetan ez duzu honekin kezkatu beharrik izango igotako edukiekin.
  6. Orain baliabidearen izena esteka bat izango da edukien atalean.

Gehitu media edukia

Media edukiak gehitzeak lagundu egingo dizu hainbat ideia eta prozesu testu hutsarekin baino errazago komunikatzen. Pentsatu hizkuntza bat irakatsi behar duzula eta ikasleek ezin dutela hizkuntza horretan hitz egiten entzun. Edo su mendien lana irakatsi behar duzula inongo bideorik edo animaziorik erakutsi gabe. Zorionez, Moodle-k aukera erraza eskaintzen du media-edukiak zure ikastaroan gehitzeko. Moodle-ren media-iragazkiek automatikoki ezagutzen dute zure media-mota eta zure web orrian esteka egokia ezarriko dute ikasleek erraz eskura dezaten.

Oharra: Argibide hauek funtzinatzen ez baduzu, jarri harremanetan zure sistema-kudeatzailearekin eta galdetu media-iragazkiak gaituta dauden iragazkien ezarpenetan.

Media-edukia fitxategi baterako esteka gehitzeko emandako pausu berberak emanda gehi daiteke.

  1. Edizioa aktibatuta, aukeratu "Fitxategi edo web-gune batera lotu" fitxategiaren esteka gehitu nahi duzun ataleko Baliabidea gehitu menutik.
  2. Edizio orrian, sakatu "Aukeratu edo igo fitxategi bat" botoiari. Leiho berria irekiko da, fitxategien eremuko direktorioa erakusten duena.
  3. Igo media fitxategia, edo aldez aurretik igota baduzu, eta ondoren aukeratu gehitu nahi duzun fitxategia.
  4. Fitxategien zerrendaren eskumako aldean, "Aukeratu" esteka ikusiko duzu beltzez. Sakatu esteka horri. Fitxategien leihoa itxi egingo da, eta fitxategirako bidea agertuko da Kokagunea eremuan.
  5. Orain baliabidearen izena esteka bat izango da edukien atalean.

MP3 fitxategiak automatikoki enbotatzen dira Flash-ekin egindako streaming player-ean.

Orokorra

Bertan idatz dezakezu baliabidearen laburpena. Baliabideen aurbide-orrian erakutsiko da. The summary is also displayed below the Moodle navigation controls in the top frame, if the window settings are set to open the linked resource in frames.

Kokagunea

Idatzi hemen fitxategiaren url-a edo web-orria. Azpiko bi botoiak erabil ditzakezu errazago egiteko.

  • Aukeratu edo igo fitxategi bat... - Botoi honi sakatzen badiozu, ikastaroko fitxategiak erakusten dituen beste leiho bat agertuko zaizu. Fitxategiak arakatzeko aukera izango duzu eta aukeratu (fitxategiaren eskuma alden dagoen aukera) baliabide gisa eskuragarri utzi nahi duzuna. Fitxategia ez badago hemen, lehenago igo egin dezakezu.
  • Web orri bat bilatu... - Botoi honi sakatuta, Google-ren bilaketarako motorea agertuko zaizu leiho berrian. Google erabil dezakezu baliabide gisa eskaini nahi duzun web orriaren web helbidea bilatzeko.

Leihoa

Behartu jaistera

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, Moodle-n gordetako fitxategiak derrigorrez jaitsi behar diren aukera dezakezu, nabigatzailearen leihoan erakutsi beharrean.

Jaistera behartu laukitxoa markatu egin behar da Moodle-n gordetako edozein fitxategitan (hau da, ikastaroko fitxategiak karpetan) ikasleek jaitsi eta beren ordenagailuetan gordetzea nahi bada.

Markatu Jaistera behartu laukitxoa ikasleei hainbat fiktxategi irekitzeko arazoak badituzte, bai erabilitako nabigatzaileagatik bai erabilitako multimedia pluginagatik.

Oharrak:

  1. Ezinezkoa da Moodle-n ez den beste edonon gordetako web-orriak edo fitxategiak jaistera behartzea. Kasu horietan, Jaistera behartu laukitxoa markatzeak ez du ondoriorik izango.
  2. Baliabidea PDF fitxategia bada (Moodle-n edo beste nonbait gordetakoa), Jaistera behartu laukitxoa markatu egin beharko da IE7 edo Firefox 3.x erabiltzen duten ikasleek PDF-ak ikusi ahal izateko. Lan-era hau derrigorrezkoa da nabigatzaileak PDF fitxategiak kudeatzeko duen eragatik.

Leiho bera edo berria

Baliabideak normalean nabigatzailearen leiho berean edo leiho berrian agertzen dira (Moodle 1.9-n Jaistera behartu laukitxoa markatu gabe dagoela suposatuta).

Baliabidea leiho berrian erakusteko:

  1. Sakatu Erakutsi aurreratuak botoiari Leihoa eremuan.
  2. Aukeratu "Leiho berria" Leihoa izeneko zabaltzen den menuan.
  3. Aukeratu leiho berriaren ezarpenak.

Orri berean nabigazioa ikusten utzi

Baliabide bat nabigatzailearen orri berean erakustekoa bada, erabiltzaileei ikastaroaren orrira bueltatzea errazteko, fitxategia marko batean erakutsi ahal da, edo orrian enbotatuta, eta horrela Moodle-ren nabigazioa orriaren goiko aldean agertuko da.

Ohartu aukera hau ez dela normalean beharrezkoa filma, audio-fitxategia eta flash fitxategiak bezalako media motetarako, izan ere aukera hau egin gabe nabigatzeko moduko orri batean enbotatuko dira.

Markoen erabilerak eskuragarritasuna apur dezake eta beraz aukera honi ez zaio jaramonik egingo erabiltzaileak "Pantaila-irakurlea" aukeratu badu bere profilean.

Estandarrak betetze aldera, egokiagoa da nabigazio orria markorik gabe ikustaraztea (hau da, fitxategia enbotatzeko objektu-etiketa erabilita) markoarekin baino. Hala ere, Moodle-ren hainbat itxura ez dira konpatibleak "Bai, markorik gabe" aukerarekin.

Leiho berriaren aukerak

  • Baimendu leihoaren neurria aldatzea - Hau markatuta erabiltzaileak leihoaren neurria aldatu ahal izango du ireki ondoren. Ez baduzu erabiltzaileari neurria aldatzeko aukera emateko oso arrazoi zehatza, markatu egin beharko zenuke hau.
  • Baimendu leihoak korritze barra izatea - Debekatu egin ahal diozu erabiltzaileari korritze barra izatea leiho berrian. Hemen ere, ez baduzu horretarako oso arrazoi zehatza, markatu egin beharko zenuke.
  • Erakutsi direktorioko estekak - Erabiltzailearen laster-markak erakutsiko ditu honek nabigatzailean.
  • Erakutsi helbide-barra - Zabaltzen den leihoan helbide barra ezkutatu egin dezakezu, eta beraz gunearen URL-a, laukitxo hau markatuta.
  • Erakutsi menu-barra - Menu-barra da nabigazio-menua eta horrek ematen dio erabiltzaileari laster-markak ezarri, inprimatu, orriaren iturburua ikusi eta nabigatzailearen funtzioetarako baimena.
  • Erakutsi tresna-barra - Nabigatzailearen tresna-barra aurrera eta atzerako botoiak dira eta baita uneko orria berritzekoa eta orria kargatzeari uztekoa ere bai.
  • Erakutsi egoera-barra - Egoera-barra nabigatzailearen beheko aldea da eta orria kargatu den eta estekaren helmuga erakusten ditu.
  • Lehenetsitako leiho zabalera eta garaiera - Leiho berriaren tamaina zehaz dezakezu estekatutako orriaren tamainarekin bat etortzeko.

Parametroak

Note: parametroak nahiko funtzio aurreratua da. Beharrezkoa da web formularioetatik web orrietara nola pasatzen den jakitea.

Parametroen ezarpena erabat aukerakoa da, eta Moodle-ren hainbat informazio fitxategia edo web-orria baliabidera pasatu nahi denean bakarrik da erabilgarri. Parametroak definitzen badituzu hauek baliabidera pasako dira URL-ren zati gisa (GET metodoa erabilita). Ezkerreko zutabeak aukera ematen dizu bidali beharreko informazioa aukeratzeko eta eskumakoak horri izena emateko aukera emango dizu. Ohartu erabiltzailearen informazioa baliabide horren bila dabilen erabiltzailearena dela eta ikastaroaren informazioa, berriz, baliabide hori duen ikastaroarena.

Adibide bat erabiltzaileak http://www.google.com/search URL-ra bidaltzea da. Orri honek ematen dizkizu Google bilaketen emaitzak baina zuzenean bertara joaten bazara, zeren bila zabiltzan zehaztu gabe, Google-ren bilaketen pantaila estandarrera joango zara. Google-k q izeneko parametro bat espero du zer bilatu behar duen adierazten diona. Parametro bat aukeratzen baduzu, edozeinek balio du baina gure adibidean Abizena erabiliko dugu eta horri q izena emanda, erabiltzaile bakoitzak bere profilean gordetako Abizenean oinarritutako bilaketaren emaitzen orria ikusiko du.

Adibide erabilgarriago bat ikus daiteke Moodle.org-en hasiera-orrian. Dokumentazioa estekak parametroak erabiltzen ditu erabiltzailearen profilean zehaztutako hizkuntza estekari gehitzeko. Saiatu aldatzen zure hizkuntza esketari sakatu aurretik eta non bukatzen duzun. (Ohartu, bestalde, Moodle Doc-ak ez badaude hizkuntza jakin batean, Ingelesezko dokumentaziora joango zarela).

Orokorrean, funtzio honek Moodle Inguru Geografiko, Ikastaro edo Erabiltzaile xehetasunanen arabera logikoki banatutako kanpoko web baliabideak lotzeko era indartsua dakar. Adibidez, garai bateko zure ikastaroko dokumentu guztiak izan ditzakezu ikastaro-kodearen arabera. This allows a standard course template to be created that points to different places when the course code is changed. If the external source cannot accept connections in the standard format that Moodle provides, and you have access and control over the external source, then a server add-on called mod_rewrite could be used to make them interoperate.

The parameter "encrypted code" is ???

Ikusgarri

Ikasleei ezkutatu egin ahal diezu baliabidea hemen "Ezkutatu" aukeratuta. Erabilgarria da ez baduzu jarduera oraindik ikasleen esku utzi nahi.

Ikusi halaber

Tutorials on how to use GoogleDocs with Moodle: