Irakasleentzako dokumentazioa: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
Halaber, ikastaro horretan [[Irakaslea | irakasle]] gisa [[Sartu|sartu zarela]] suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula. | Halaber, ikastaro horretan [[Irakaslea | irakasle]] gisa [[Sartu|sartu zarela]] suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula. | ||
[[Ikastaroaren | [[Ikastaroaren atalak|Atal edo koadroetan]] banatzen da [[Ikastaroaren orri nagusia|ikastaroaren orri nagusia]] . Ikastaroa [[Baliabideak eta jarduerak gehitu|baliabideak eta jarduerak gehituz]] osatzen da, beti ere [[Ikastaroa editatu|editatzeko aukera]] izanez. | ||
Noizko berrikusketa: 09:16, 13 Azaroa 2006
Hasteko
Artikulu hau Moodle-ren ezaugarri nagusiak laburbiltzera dator, baina kontuan hartu irakaslearen ikuspuntik aztertu nahi dituela egunerokoan Moodle modu egokian erabili ahal izateko funtzionamendu-oharrak.
Moodle Docs-en Irakasleentzako artikulu guztiak irakur ditzakezu.
Dokumentu honetan gertatutzat ematen dugu zure web guneko kudeatzaileak Moodle instalatuta daukala eta ikastaro batean jarri zaituela irakasle, horretan lehenbiziko probak egin ahal izateko.
Halaber, ikastaro horretan irakasle gisa sartu zarela suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.
Atal edo koadroetan banatzen da ikastaroaren orri nagusia . Ikastaroa baliabideak eta jarduerak gehituz osatzen da, beti ere editatzeko aukera izanez.
Ikastaroa editatu
Jarduerak edo baliabideak gehitu edo editatzeko edizioa aktibatu behar dugu. Ikastaroaren orri nagusiko goialdean, eskuinetara, dagoen Edizioa aktibatu izeneko botoian klik eginda aktibatuko dugu, edo bestela Kudeaketa blokean dagoen izen bereko estekan sakatuta. Botoi berean edo estekan berriro sakatuta, edizioa desaktibatuko dugu (orain Edizioa desaktibatu izena izango du).
Edizioa aktibatuta, ondoko ikonoak azaltzen dira:
Jarduera-moduluak
Hainbat jarduera-modu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak zerginen edo tailerren bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak galdetegien bidez edo Hot Potatoes motako ariketak gaineratzeko aukera ere badugu.
Komunikazioa nahiz eztabaidak txat-gelatan eta foroetan gauza daitezke eta inkesta xumeen bidez ikasleen iritzia jaso dezakegu. Ikasleek modu kolaboratiboan ere aritu daitezke wikiei esker. Blogak ere eskura dituzte.
Edukia ikasgaien eta scorm direlakoen bidez aurkeztu eta kudeatu ahal dira. Irakasleak ikastaro baten hitz-gakoak glosategietan bil ditzake eta horretarako aukera ere ikasleei eman.
Inkesta xumeak eta Datu-baseak oso jarduera erabilgarriak izaten dira edozein ikastarotan.
Jarduera-moduluak |
Zereginak | Txata | Inkesta | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Datu-basea 1.6 | Modulu ez estandarrak |
Baliabideak
Moodle-k gure ikastaroetan baliabide-multzo handia onartzen du eta horrela eduki-mota asko gainera dezakegu oso modu errezean.
Testu-orria formaturik gabe idatzitako orri sinplea da. Izatez ez dira oso erakargarriak, baina informazio jakinen bat gaineratzeko balio dute. Zure orriari aukera gehiago eman nahi izanez gero, orduan onena web orria gehitzea da, eta horretan Moodle-k barne dakarren WYSIWYG izeneko editorea erabili.
Norberak baliabidea lehendik izan dezake euskarri elektronikoan eta litekeena da Fitxategi edo web gune batera lotu nahi izatea, edo direktorio batean jarritako eduki guztiak ikasleen esku uztea. IMS paketea baldin baduzu, ikastarora gehi dezakezu.
Ikastaroaren koadroren batean argibideak edo informazioa tartekazteko, etiketa erabil dezakezu.
Baliabideak |
Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Liburua | Etiketa |
Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu, ezabatu edo alboetara zein gora nahiz behera alda daitezke, edizioa aktibatuta dagoenean
Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek guztiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren blokeak, nahi izanez gero, administratzaileak gainera ditzakeenak.
Ikastaroko elementuak editatzeko baimena dute irakasleek Kudeaketa blokea ere izaten dute.