Irakasleentzako dokumentazioa: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
== Jarduera-moduluak == | == Jarduera-moduluak == | ||
Hainbat jarduera-modu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak [[Zereginak | zerginen]] edo [[Tailerrak|tailerren]] bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak [[galdetegiak|galdetegien]]bidez edo [[Hotpotatoes|Hot Potatoes motako ariketak]] | Hainbat jarduera-modu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak [[Zereginak | zerginen]] edo [[Tailerrak|tailerren]] bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak [[galdetegiak | galdetegien]] bidez edo [[Hotpotatoes|Hot Potatoes motako ariketak]] gaineratzeko aukera ere badugu. | ||
{| cellpadding="1" style="border: 1px solid #aaa; background: #f9f9f9; padding: 5px; margin: 5px 0 15px 0; width: 100%;" | {| cellpadding="1" style="border: 1px solid #aaa; background: #f9f9f9; padding: 5px; margin: 5px 0 15px 0; width: 100%;" | ||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
|} | |} | ||
== Baliabideak == | == Baliabideak == |
Noizko berrikusketa: 11:44, 7 Azaroa 2006
Hasteko
Artikulu hau Moodle-ren ezaugarri nagusiak laburbiltzera dator, baina kontuan hartu irakaslearen ikuspuntik aztertu nahi dituela egunerokoan Moodle modu egokian erabili ahal izateko funtzionamendu-oharrak.
Moodle Docs-en Irakasleentzako artikulu guztiak irakur ditzakezu.
Dokumentu honetan gertatutzat ematen dugu zure web guneko kudeatzaileak Moodle instalatuta daukala eta ikastaro batean jarri zaituela irakasle, horretan lehenbiziko probak egin ahal izateko.
Halaber, ikastaro horretan irakasle gisa sartu zarela suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.
Ikastaroa editatu
Jarduerak edo baliabideak gehitu edo editatzeko edizioa aktibatu behar dugu. Ikastaroaren orri nagusiko goialdean, eskuinetara, dagoen Edizioa aktibatu izeneko botoian klik eginda aktibatuko dugu, edo bestela Kudeaketa blokean dagoen izen bereko estekan sakatuta. Botoi berean edo estekan berriro sakatuta, edizioa desaktibatuko dugu (orain Edizioa desaktibatu izena izango du).
Edizioa aktibatuta, ondoko ikonoak azaltzen dira:
Jarduera-moduluak
Hainbat jarduera-modu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak zerginen edo tailerren bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak galdetegien bidez edo Hot Potatoes motako ariketak gaineratzeko aukera ere badugu.
Jarduera-moduluak |
Zereginak | Txata | Inkesta | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Datu-basea 1.6 | Modulu ez estandarrak |
Baliabideak
Moodle-k gure ikastaroetan baliabide-multzo handia onartzen du eta horrela eduki-mota asko gainera dezakegu oso modu errezean.
Testu-orria formaturik gabe idatzitako orri sinplea da. Izatez ez dira oso erakargarriak, baina informazio jakinen bat gaineratzeko balio dute. Zure orriari aukera gehiago eman nahi izanez gero, orduan onena web orria gehitzea da, eta horretan Moodle-k barne dakarren WYSIWYG izeneko editorea erabili.
Norberak baliabidea lehendik izan dezake euskarri elektronikoan eta litekeena da Fitxategi edo web gune batera lotu nahi izatea, edo direktorio batean jarritako eduki guztiak ikasleen esku uztea. IMS paketea baldin baduzu, ikastarora gehi dezakezu.
Ikastaroaren koadroren batean argibideak edo informazioa tartekazteko, etiketa erabil dezakezu.
Baliabideak |
Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Liburua | Etiketa |
Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu, ezabatu edo alboetara zein gora nahiz behera alda daitezke, edizioa aktibatuta dagoenean
Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek guztiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren blokeak, nahi izanez gero, administratzaileak gainera ditzakeenak.