Irakasleentzako dokumentazioa: berrikuspenen arteko aldeak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:


Halaber, ikastaro horretan [[Irakaslea | irakasle]] gisa [[Sartu|sartu zarela]] suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.
Halaber, ikastaro horretan [[Irakaslea | irakasle]] gisa [[Sartu|sartu zarela]] suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.


== Ikastaroa editatu ==
== Ikastaroa editatu ==
45. lerroa: 46. lerroa:
||[[Irudi:All.gif]] || Koadro guztiak ||Ikastaroaren koadro guztiak erakusten ditu.
||[[Irudi:All.gif]] || Koadro guztiak ||Ikastaroaren koadro guztiak erakusten ditu.
|}
|}


== Jarduera-moduluak ==
== Jarduera-moduluak ==
57. lerroa: 59. lerroa:


|}
|}


== Baliabideak ==
== Baliabideak ==

Noizko berrikusketa: 11:45, 7 Azaroa 2006

Hasteko

Artikulu hau Moodle-ren ezaugarri nagusiak laburbiltzera dator, baina kontuan hartu irakaslearen ikuspuntik aztertu nahi dituela egunerokoan Moodle modu egokian erabili ahal izateko funtzionamendu-oharrak.

Moodle Docs-en Irakasleentzako artikulu guztiak irakur ditzakezu.

Dokumentu honetan gertatutzat ematen dugu zure web guneko kudeatzaileak Moodle instalatuta daukala eta ikastaro batean jarri zaituela irakasle, horretan lehenbiziko probak egin ahal izateko.

Halaber, ikastaro horretan irakasle gisa sartu zarela suposatuko dugu, eta beraz, ikastaroa editatzeko baimena duzula.


Ikastaroa editatu

Jarduerak edo baliabideak gehitu edo editatzeko edizioa aktibatu behar dugu. Ikastaroaren orri nagusiko goialdean, eskuinetara, dagoen Edizioa aktibatu izeneko botoian klik eginda aktibatuko dugu, edo bestela Kudeaketa blokean dagoen izen bereko estekan sakatuta. Botoi berean edo estekan berriro sakatuta, edizioa desaktibatuko dugu (orain Edizioa desaktibatu izena izango du).


Edizioa aktibatuta, ondoko ikonoak azaltzen dira:

Ikonoa Izena Ekintza
Edit.gif Edizioa Jarduera edo baliabidea aldatzen du
Help.gif Laguntza Laguntza-testuak erakusten ditu aperteko leiho batean
Hide.gif Ezkutatu Ikastaroko ikasleei jarduerak edo baliabideak ezkutatzen dizkie. Ikonoa gero itxitako begiarena izango da.
Show.gif Erakutsi Ezkutatutako elementuak ikusgai uzten ditu. Ikona gero zabalik dagoen begia izango da
Right.gif Ikastaroko elementuak alboetara mugitzen ditu.
Move.gif Mugitu Ikastaroko elementuak gora edo behera mugitzen ditu
Movehere.gif Hona mugitu Mugitu ikonoan klik egindakoan agertzen da eta elementu kokapen berria
Delete.gif Ezabatu Aukeratutako elementua betiko ezabatzen du
Marker.gif Nabarmendu Koadroa egungo gisa nabarmentzen du.
One.gif Koadro bakarra Egungo koadroa baino ez du erakusten, gainerako guztiak ezkutatuta.
All.gif Koadro guztiak Ikastaroaren koadro guztiak erakusten ditu.


Jarduera-moduluak

Hainbat jarduera-modu ditugu eskura gure ikastaroan gehitzeko. Ikasleen lanak zerginen edo tailerren bidez jaso eta kalifika ditzakegu. Automatikoki ere egin daitezke kalifikazioak galdetegien bidez edo Hot Potatoes motako ariketak gaineratzeko aukera ere badugu.

Jarduera-moduluak

Zereginak | Txata | Inkesta | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Datu-basea 1.6 | Modulu ez estandarrak


Baliabideak

Moodle-k gure ikastaroetan baliabide-multzo handia onartzen du eta horrela eduki-mota asko gainera dezakegu oso modu errezean.

Testu-orria formaturik gabe idatzitako orri sinplea da. Izatez ez dira oso erakargarriak, baina informazio jakinen bat gaineratzeko balio dute. Zure orriari aukera gehiago eman nahi izanez gero, orduan onena web orria gehitzea da, eta horretan Moodle-k barne dakarren WYSIWYG izeneko editorea erabili.

Norberak baliabidea lehendik izan dezake euskarri elektronikoan eta litekeena da Fitxategi edo web gune batera lotu nahi izatea, edo direktorio batean jarritako eduki guztiak ikasleen esku uztea. IMS paketea baldin baduzu, ikastarora gehi dezakezu.

Ikastaroaren koadroren batean argibideak edo informazioa tartekazteko, etiketa erabil dezakezu.

Baliabideak

Testu-orria | Web-orria | Fitxategi edo web gune batera lotu | Direktorioa | IMS paketea | Liburua | Etiketa


Blokeak

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu, ezabatu edo alboetara zein gora nahiz behera alda daitezke, edizioa aktibatuta dagoenean

Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek guztiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren blokeak, nahi izanez gero, administratzaileak gainera ditzakeenak.


Blokeak

Jarduerak | Kudeaketa | Egutegia | ikastaroak | ikastaroaren/Gunearen deskibapena | HTML blokea | Azken berriak | Mezuak | On-line erabiltzaileak | Partaideak | Galdetegiaren emaitzak | Glosategiaren ausazko sarrera | Duela gutxiko aktibitatea | RSS jarioak | Foroetan bilatu | Laster-markak | Datozen ekitaldiak | bloke ez-estandarrak


Gomendio orokorrak

Esteka interesgarriak