Moodle-ri buruzko hamar mitoak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Josie Fraser-en mezu batek eman zion hasiera zerrenda honi, HUGToB 2005-6 kanpainaren barruan.


Moodle egonkorra denean, jabedun lizentziapeko produktu izatera pasako da. Benetan ona balitz, honez gero kobratu egingo lukete.

Martin Dougiamas-ek, hemen, ziurtatu egin du Moodle beti izango dela software librea eta garapena GPL lizentziapean egingo dela. Desagertuko balitz ere, komunitateak GPLpean garatutako azken kodea har lezake eta hortik aurrera garatzen jarraitu. Moodle produktu interesgarria bihurtzen duten arrazoi nagusietako bat kodearen izaera irekia da, eta hori dela-eta komunitateak hobekuntzan lagun dezake.

Ez da zentzuzkoa Moodle erabiltzea pentsatzea ez badugu egun osoz PHP programatzaile bat. Laguntza tekniko ikaragarria beharko da funtzionatzen hasteko.

Erakunde askok erabiltzen du Moodle PHPren arrastorik ere izan gabe. Ez da programatzen jakin behar Moodle erabili bakarrik egin nahi bada. Hala ere, nahiko hizkuntza erraza da PHP eta Moodle-ren kodea oso ondo dokumentatuta dago. Beraz, garapenean lagundu nahi baduzu, erraz ikasiko duzu.

Esan beharra dago, bestalde, zeure Moodle-a ezartzeko hainbat ezagutza tekniko izan behar dituzula, baina horretarako zerbitzari bat, SQL datu-base bat eta zure scriptak integratzeko ezagutza batzuk baino ez dira behar. Zure zerbitzaria ezarri nahi baduzu, horretarako ezagutzak izan beharko dituzu.

Ez duzu Moodle gure zerbitzarietan ostatu beharrik, baina ongi egorria emango lizukete gure Moodle bazkideek. Horiek ezarriko dute zuretzat Moodle banda zabaleko zerbitzaririk onenetan. Moodle-k edozein zerbitzari komertzialetan funtzionatzen du.

Moodle ez da bateragarria beste sistema eta eta programekin.

Moodle-k Linux, BSD, Mac OS-X eta Windows-en funtzionatzen du. Datu-base mota zabal batekin da bateragarria, ADODB integrazioari esker. Autentifikazio eta matrikulazio tresna guztiak onartzen ditu, LDAP barne. Hainbat formatutan integra ditzake Moodle-k edukiak, SCORM, Flash, MP3s eta RSS jarioak barne. Bertsio berrien etorkizuneko garapenaren planifikazioan API (Aplikazioen Programaziorako Interfaz-a) bat dago beste web aplikazioekin integrazio erraza ahalbidetuko duena.

Gogoan izan, bukatzeko, Moodle kode irekiko programa dela, ondo dokumentatutako datu eta fitxategi-egitura duena. Moodle ez bada une honetan aplikazio jakin batekin bateragarria, garatzaile bati eskatu ahal diozu eta ordaindu, edo zeuk garatu.

Moodle-k ez du guk nahi dugun esperientzia komertziala.

Begiratu partners-ak (bazkideak). Moodle, gaur egun, izen handiko hainbat bezerok erabiltzen dute barne CPD gisa.

Moodle ezin da kutxatik atera eta besterik gabe erabili - Moodleren oinarrizko instalazioa ez da horren erraza

Begiratu ezaugarrien zerrendari, guztiak dira estandarrak. Itxurak, blokeak eta jarduera gehiagarriak erraz integratzen dira eta gehienak kode ireki eta librekoak dira.

Ez dago dokumentazioarik, aholkularitzarik ezta laguntzarik ere – nork bere arazoak konpondu behar ditu

Moodle-k dokumentazio on-line ezin hobea du, erabiltzaile eta garatzaile komunitateak sortua. Open University-ko Jason Cole irakasleak Moodle erabiltzeko irakasleentzako liburu ezin hobea idatzi du. Amazon-en eskura daiteke, O'Reilly-k argitaratuta. William Rice-k ere idatzi du Moodle-ri buruzko liburu bat: Moodle E-Learning Course Development Packt Publishing-en eskuragarria.

Moodle-ren titularitarearen kosto osoa plataforma erabat komertzialak izango lukeena baino handiagoa da

Itxaron une batez eta pentsatu. Bai Moodle erabilita bai plataforma komertzialak erabilita, batetik edo bestetik ostatua, aholkularitza, laguntza eta edukiak ordaindu beharko dituzu. Moodle-rekin, gastu horietako asko entrepresan bertan konpondu ahal dira, kodea irekia delako eta Moodle-k erraz asko eskaintzen dizkielako irakasleei on-line jarduerak idazteko behar den tresneria. Jakina, honek ez du esan nahi derrigorrezko hala egin behar dutenik.

Aldea hauxe da: Moodle-n ez da lizentziarik ordaindu behar. Bat ere ez. Gastatuko zenukeen dirua softwarea hobetzeko geratzen da, edo hezkuntza-komunitatean geratzen da denontzat. Zentimorik ez ere akziodunen emaitzak handitzeko eta ezta entrepresa kapitalistek euren inbertsioak berreskuratzeko. Are gehiago, ez duzu izango entrepresa komertzialek beren aldetik lizentzien prezioa igoko ote duten arriskua, edo negozioa utziko ote dutena.

Ez da harritzekoa, beraz, Erresuma Batuko eskoletako eskola-postuetako kode irekiko softwarearen jabetzaren kosto osoa aztertuta, Becta gobernu-agentziak trena komertzialekiko aurrezpen handia aurkitu izana. Laguntza-gastuetan aurreztu zena, batez ere, ikaragarria izan zen. Ziurrenik, gehiago aurreztuko zen Moodle bezalako web aplikazioak aztertu balira.

Moodle ez da egokia nirea bezalako erakunde handi batentzat

180.000 ikasletik gora dituen Erresuma Batuko Open University baino handiagoa ote da zure erakundea? OU-k jakinarazi du Moodle ezarriko dute VLE instituzional gisa, eta badira beste hainbat instalazio handi Moodle erabiltzen dutenak, eta beste askotako atalek ere erabiltzen dute.

Moodle ez dago diseinatuta nire ikasle edo erabiltzaile-talde zehatzerako

Moodle lehen hezkuntzan hasi eta unibertsitatera bitarteko guztietan ari da erabiltzen, ezagutza-arlo guztietan, artea, hizkuntzak, humanitateak eta matematikak barne. Berez hartu du lekua bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan, irakasleen CPD-an eta korporazioetan.

Gure material guztia *******-n dago, Moodle-n jartzeak suposatzen duena ezin dugu gure gain hartu

Aldaketak ez du derrigor nahasia izan zehar, agian Moodle-k arazorik gabe inportatzen dituelako hainbat formatu estandarreko edukiak, SCORM-ak barne. Gero eta goi mailako hezkuntza erakunde gehiago (Further and Higher) ari dira Moodle-ra migratzen.

Pedagokoki, abantaila asko ditu ikaskuntza kolaboratzailean oinarritutako VLE batera aldatzeak, gainera ikasleek jokatu beharreko rola bere egiten du eta on-line ikaskuntza-komunitate eraginkorrak sortzeko irakasleek behar dituzten tresnak eskaintzen ditu, baliabide eta jarduerak aurkeztuta konformatu gabe.

Ekonomia aldetik, azkar asko amortizatuko dira Moodle-ra igarotzeak sor ditzakeen gastuak, lizentzietan aurreztu diren diruekin.