Ezaugarriak
MoodleDocstik
Moodle garapenean dagoen produktu aktiboa da. Orri honek Moodle-k dituen ezaugarrietako batzuk baino ez ditu erakusten:
Diseinu orokorra
- Pedagogia konstruktibista soziala sustatzen du (lankidetza, jarduerak, hausnarketa kritikoa, e.a.).
- On line klase guztietarako egokia, baita aurrez aurreko ikaskuntza osatzeko ere.
- Nabigatzailearen interfazak teknologia erraza du, arina, erangikorra eta konpatiblea.
- PHP onartzen duen ia edozein plataformatan instala daiteke errez asko. Datu-base bat baino ez du behar (eta konpartitu egin ahal du).
- Duen datu-baseen abstrazio osoarekin datu-base marka ohikoenak onartzen ditu ( taulen hasierako definizioan izan ezik).
- Ikastaroen zerrendak zerbitzarian dauden ikastaro guztien deskribapena ematen du, eta baita bertara bisitari gisa sartzeko aukera ere.
- Ikastaroak kategoriaka sailka daitezke eta bilatu ere egin daitezke - Moodle gune batek milaka ikastaro izan ditzake.
- Plataformaren segurtasun sendoa azpimarratu da. Formulario guztiak berrikusi egiten dira, cookiak enkriptatu, e.a.
- Testua sartzeko eremu gehienak (baliabideak, foroetako mezuak, e.a.) HTML editatzailearekin edita daitezke, Windows-en edozein testu-editatzaile bezain erraza.
Gunearen kudeaketa
- Instalazioa egin bitartean definitutako erabiltzaile kudeatzaileak kudeatzen du gunea.
- "Itxurek" aukera ematen diote kudeatzaileari guneko koloreak, letra-motak, aurkerzpena, e.a. bere beharretara egokitzeko.
- Moodle-n instalatutako moduluei jarduera-modulu berriak gaineratu ahal zaizkie.
- Hizkuntza-paketeei esker edozein hizkuntzatara ekar daiteke plataforma. Pakete hauek barne-editore batez edita daitezke. Gaur egun 70 hizkuntza-pakete daude eskura.
- Kodea PHPn argiro idatzita dago GPL lizentziapean, erraz alda daitekeena zure beharrak asetze aldera.
Erabiltzaileen kudeaketa
- Helburua kudeatzailearen lana ahalik eta gehien gutxitzea da, segurtasun handia mantenduta.
- Autentifikazio-moduluen bitarteko autentifikazio-baliabideak ditu dauden sistemekiko integrazio erraza ahalbidetzen dutenak.
- E-posta bidezko alta-metodo estandarra: ikasleek euren sarrera-kontuak sor ditzakete. E-posta helbidea konfirmazio bidez egiaztatzen da.
- LDAP metodoa: sarrera-kontuak LDAP zerbitzari batean egiazta daitezke. Kudeatzaileak zehaz dezake zein eremu erabili.
- IMAP, POP3, NNTP: sarrera-kontuak posta edo berri (news) zerbitzari batekin egiaztatzen dira. SSL eta TLS ziurtagiriak onartzen ditu.
- Kanpoko datu-basea: gutxienez bi eremu dituen edozein datu-base erabil daiteke kanpoko autentifikazio-bitarteko gisa.
- Pertsona bakoitzak kontu bakarra behar du zerbitzari osorako. Bestalde, kontu bakoitzak sarrera-mota ezberdinak izan ditzake.
- Kudeatzaile-kontu batek kontrolatzen ditu ikastaro sorkuntzak eta zehazten ditu irakasleak, ikastaroetara erabiltzaileak esleituta.
- Ikastaro-sortzaile kontu batek ikastaroak sortzeko eta berauetan irakasle aritzeko baimena ematen du bakarrik.
- Irakasleei edizio-baimena kendu ahal zaie ikastaroa aldatzeko aukera kenduz.
- Segurtasuna: irakasleek "partaide-giltza" gainera dezakete beren ikastaroetan, ikasle ez direnei sarrera ukatzeko. Klabe hau eurek eman dezakete edo e-postaz bidali, e.a.
- Irakaleek eskuz sar ditzekete ikasleak hala nahi izanez gero.
- Irakasleek baja eman ahal diete ikasleei eskuz hala nahi izanez gero, baina hainbat denboratan (kudeatzaileak ezarritakoa) parte hartu gabe dauden ikasleei era automatikoan baja emateko modua ere badago.
- Ikasleak euren profila sortzera bultzatzen dira, argazkia, deskribapena, e.a.-duna. Behar izanez gero, e-posta helbideak ezkutatu egin ahal dira.
- Erabiltzaile bakoitzak bere ordutegi-eremua zehaz dezake eta Moodle-n ezarritako data guztiak ordutegi-eremu horretara egokituko dira (mezuak zein ordutan idatzi diren, zereginak noizko diren, e.a.)
- Erabiltzaile bakoitzak aukeratzen du Moolde-ren interfazean zein hizkuntza erabiliko den (Euskara, Ingelesa, Frantzesa, Alemaniera, Espainola, Portugesa, e.a.)
Ikastaroen kudeaketa
- Mugarik gabeko irakasleak ikastaro bateko aukera guztietarako erabateko kontrola du, baita beste irakasleei mugak ipintzekoa ere.
- Ikastaro-formato bat baino gehiago dago aukeran: astekoa, gaikakoa, formatu irekia, eztabaidan oinarritua.
- Jarduera multzo malgua eskaintzen du ikastaroetarako: foroak, glosategiak, galdetegiak, baliabideak, inkestak, zereginak, txatak eta tailerrak.
- Ikastaroaren orri nagusian erabiltzailea ikastaroan sartu zenetik izandako aldaketak erakutsi ahal dira, eta horrek komunitate-irudia areagotzen du.
- Testu sartzeko eremu gehienak (baliabideak, forora mezua bidaltzea, e.a.) HTML WYSIWYG editatzaile integratua erabilita edita daitezke.
- Foro, galdetegi eta zereginen kalifikazio guztiak orri bakarrean ikusi ahal dira (eta kalkulu-orri formatuko fitxategi gisa deskargatu).
- Erabiltzaileen sarreren erregistro eta jarraipen osoa. Ikasle bakoitzaren jarduera-txostenak daude, grafikodunak eta modulu bakoitzean egindako ibilbideren zehaztasunak ematen dituztenak (azken sarrera, zenbat aldiz irakurri duen) eta baita ikasle bakoitzaren parte-hartzearen "istorioa" zehatza ere, bidalitako mezuak, glosategiko sarrerak, e.a. orri bakarrean erakutsita.
- Postaren integrazioa - Foro batera bidalitako mezuen, irakasleen iruzkinen, e.a.-en kopiak e-postaz bidali ahal dira, HTML edo testu-formatuan.
- Pertsonalizatutako kalifikazio-eskalak - Irakasleek euren eskalak defini ditzakete foroak, zereginak eta glosategiak kalifikatzeko.
- Ikastaroak zip fitxategi bakarrean gorde ahal dira "segurtasun kopia" aukera erabilita. Edozein Moodle zerbitzaritan berreskura daitezke.
Zereginak modulua
- Zeregina emateko azken data zehaz daiteke eta ikastaroaren egutegian agertuko da eta gehienezko kalifikazioa edota ezarri ahal zaizkion pertsonalizatutako eskalak erabili.
- Ikasleek beren zereginak (edozein fitxategi-formatutan) zerbitzarira igo ditzakete. Zein datatan igo den erregistratuko da.
- Entregatze-data baino beranduago bidal daitezke zereginak, baina irakasleak argi ikusiko du atzerapena.
- Zeregin jakin bakoitzean klase osoa ebalua daiteke (kalifikazioak eta iruzkinak) orri bakarrean eta formulario bakarrarekin.
- Irakaslearen oharrak ikasle bakoitzaren zereginaren orriari eransten zaizkio eta jakinarazpen-mezua bidaltzen zaio.
- Irakasleak aukeran du kalifikatu ondoren zeregina berriz bidaltzeko aukera ematea (berriz kalifikatzeko).
- Lineaz kanpoko zeregina egin ahal da eta hauetan zeregina ez da fitxategi digital bat baizik eta kanpoko jarduera bat, olerki bat errezitatzea edo kirol-jarduera bat egitea, adibidez.
- On line zereginak egin daitezke. Moodle- ren 1.5 bertsioaren aurretiko egunkariak bezalakoak dira. Klaseko kaieraren funtzioa betetzen dute.
Txat modulua
- Testu sinkronoaren bidezko hartu eman arina ahalbidetzen du.
- Txat lehioan norberaren informazioko argazkia erakusten du.
- URL helbideak, emotikonak, HTMLa, irudiak eta erabil ditzake.
- Saio guztiak gordeta geratzen dira aurrerago ikusteko eta ikasleen eskura jar daitezke.
- Maiztasun jakin batekin programa daitezke saioak eta egutegian agertuko dira.
Inkesta xumea modulua
- Botazio moduko zerbait da. Zerbaiten inguruan botoa emateko erabil daiteke edo ikasle bakoitzaren erantzun bat jasotzeko (adibidez, ikasleari zerbaitetarako baimena eskatzeko).
- Irakasleak oso argi ikus dezake taula batean nork zer aukeratu duen.
- Ikasleei aurreko taula ikusteko baimena eman ahal zaie edota emaitzak dituen izenik gabeko grafiko eguneratu bat.
- Inkesta ez da zientifikoa, hala nahita iritzia eman nahi duten partaideen erantzunak bakarrik jasotzen ditu.
- Aukera bakoitzeko gehienezko erantzun-kopurua muga dezakegu.
Foroa modulua
- Hainbat foro-mota dago erabilgarri: irakaleentzat bakarrik, ikastaroaren berriak zabaltzekoak, eztabaida bakarrekoak eta guztientzakoak.
- Mezu guztiek daramate erantsita idazlearen argazkia.
- Eztabaidak gaika ikus daitezke, hariaren arabera edo zaharrenak edo berrienak lehenik erakutsi.
- Irakasleak denak behar ditzake foro batera harpidetzera edo pertsona bakoitzari erabakitzen utzi zein forotan harpidetu, posta elektronikoz mezuen kopia jasotzeko.
- Irakasleak erabaki dezake foro batean erantzunik ez onartzea (adibidez, iragarkietako foro bat sortzeko).
- Irakasleak erraz mugi ditzake eztabaida gaiak foro batetik bestera.
- Erantsitako irudiak mezuan bertan erakusten dira.
- Foroetako kalifikazioak erabiliz gero, data tarte batera muga daitezke.
- Ikasle-taldeetarakoak aukera daitezke (ikusteko modukoak edo banatuak).
- RSS kalana aktiba dezakegu eta baita sartu beharreko artikulu-kopurua ere.
- Bilaketak ahalbidetzen ditu eta aukera aurreratuak Googlerenak bezalako aukerak ematen ditu.
- Irakurritako/Irakurri gabeko mezuen jarraipena ahalbidetzen ditu mezu berriak berehala ikusteko moduan utzita eta nola erakutsiko diren kontrolatuta (foroka, erabiltzaileka edo guneka).
Galdetegia modulua
- Irakasleek galderen datu-basea sor dezakete, eta gero nahi beste galdetegitan berrerabili.
- Galderak kategoriaka bil daitezke, eta ikastaroan bertan edo beste ikastaro batean erabil daitezke berriro (honetarako kategoria argitaratu behar da).
- Galdetegiak automatikoki kalifikatzen dira eta galderak aldatuz gero, berriz kalifika daitezke.
- Galdetegiek erantzuteko denbora mugatua izan dezakete, eta behin denbora hori pasatutakoan galdetgia ez egon eskura.
- Irakasleak galdetegiari zenbat aldiz erantzun ahal zaion erabaki behar du, eta behin item-ak erantzunda, erantzun zuzenak edota iruzkinak erakustiko diren ala ez.
- Galdetegietako galderak eta erantzunak ausaz nahas daitezke eta hartara ikasleek elkarri kopiatzea ekiditen saiatu.
- Galderak HTML lengoian sor daitezke eta nahi izanez gero, irudiak ere gaineratu.
- Galderak kanpoko fitxategietatik inporta datezke.
- Galdetegiei hainbat aldiz erantzun dakieke.
- Erantzutean egindako saiakerak meta daitezke.
- Hainbat saiotan amaitu daitezke eta erantzundako azken orritik aurrera hasi saio berria.
- Aukera anitzeko galderak erantzun bakarrekoak nahiz erantzun anitzekoak izan daitezke.
- Erantzun laburreko galdera sor daitezke (zenbait hitz edo esaldi idaztekoak).
- Egia/gezurra motako galderak sor daitezke.
- Enuntziatuak lotzeko galderak sor daitezke.
- Ausazko galderak sor daitezke.
- Zenbakizko galderak sor daitezke.
- Erantzun txertatua duten galderak sor daitezke (cloze moldekoak) testu-pasarteen barruan.
- Grafikoak edo deskribapen-testuak sor daitezke.
Baliabidea modulua
- Edozein motatako eduki digital aurkez daiteke: Word erako dokumentuak, Powerpoint-ak, Flash-ak, bideoa, soinua, e.a.
- Fitxategiak zerbitzarira igo eta bertan erabil daitezke, edo bertan sortu eta editatutakoak izan daitezke (testu laua edo HTMLa).
- Kanpoko webguneetako edozein eduki esteka daiteke eta ikastaroan gaineratu.
- Web aplikazioak esteka daitezke, datuak transferituz.
Hausnarketa modulua
- Prestatutako eta on line klaseen analisirako tresna bezala kontrastatutako hausnarketak eskaintzen dira (COLLES, ATTLS).
- Hausnarketen txostenak beti daude eskuragarri, grafiko asko barne. Datuak Excel kalkulu-orri edo CVS testu-fitxategi gisa deskarga daitezke.
- Hausnarketen interfazak ez du uzten zati bati bakarrik erantzutea.
- Ikasle bakoitzari bere emaitzen berri ematen zaio klasearen bataz bestekoarekin alderatuta.
Tailerra modulua
- Berdinen arteko dokumentuen ebaluazioa ahalbidetzen du, eta irakasleak kudea eta kalifika dezake ebaluazioa.
- Kalifikazio-eskala aukera zabala onartzen du.
- Adibide-dokumentuak eman ahal dizkie irakasleak ikasleei ebaluazioan praktika dezaten.
- Malgua da oso eta aukera asko ditu.