Aurrekariak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle egitasmo aktiboa da eta etengabeko garapenean dago. Martin Dougiamas-ek eman zion hasiera garapenari eta oraindik ere berak zuzentzen du egitasmoa:

Urteetan aritu nahi, era batean edo bestean, honen inguruko lanean. Bederatzigarren hamarkadan hasi zen Curtin University of Technology-ko webmasterra eta bertako WebCT instalazioko sistema-kudeatzaile nintzela. Oso kontu frustragarriak aurkitu nituen WebCT-ean eta etengabeko borrokan aritzen nintzen. Izan behar zuen modu hoberik (ez, Blackboard ez :-) )

Bestalde, ikastetxe eta erakunde txiki (handietakoak ere bai!) askotan ari den jendea ere ezagutzen dut, Interneta hobeto erabili nahi dutenak baina ez dakitenak nondik hasi eskura ditugun teknologia eta pedagogia sistemaren anabasa honetan. Betidanik izan dut pertsona horiek hezkuntzarako duten gaitasuna on-line eremura igarotzeko ordezko ireki bat aurkitzeko esperantza.

Interneten oinarritutako hezkuntza garatzeko aukeretan sinestuta, Maestria eta Hezkuntza-doktoretza egin nituen, aurreko nire Informatika-karrera (Konputazio-zientziak) lortu berri nuen ikaskuntza eta lankidetza ezagutzarekin batuta. Gizarte konstruktibismoaren epistemologiaren eragin berezia dut --ikaskuntza giza-jardueraz hartzeaz gain, arreta berezia eskaintzen dio tresnak (testuak, adibidez) aktiboki beste batzuek kontsultatu edota erabiltzeko sortzean gertatzen den ikaskuntzari.

Ezinbesteko da niretzat programa hau erabiltzen erraza izatea --berez, ahalik eta intuitiboena izan behar luke.

Nire Moodle-ko lanarekin segitzeko eta irekia eta libre mantentzeko konpomisoa hartu dut. Benetan sinisten dut mugarik gabeko hezkuntzan eta irakaskuntzaren indarrean eta Moodle da nik ideal horiek alde egiteko dudan bitarteko nagusia.

2002ko abuztuaren 20an 1.0 bertsioa kaleratu aurretik prototipo kopuru handi bat sortu eta alboratu ziren. Bertsio hau klase txikienetara, Unibertsitate mailako intimoetara zuzendu zen eta hainbat azterketa egin ziren partaide helduen talde txikietan gertatzen zen hausnarketa eta lankidetza zehaztasunez ikertzeko.

Geroztik, ezaugarri berriak, konpatibilitate handiagoa eta errendimendu-hobekuntzak dituzten bertsio berriak kaleratu dira.

Moodle handitu eta komunitatea hazi ahala irakaskuntza-egoera ezberdinetan ari diren lagun gehiagoren informazio gehiago dugu. Adibidez, Moodle unibertsitateetan ez ezik Bigarren Hezkuntzan, Lehenean, irabazteko asmorik gabeko erakundeetan, entrepresa pribatuetan erabiltzen da eta irakasle independenteek eta hainbat gurasok ere erabiltzen dute. Gero eta jende gehiagok laguntzen du Moodle-ren garapenean hainbat eratan -- zehaztasun gehiagorako irakurri Kredituak orria.

Moodle egitasmoaren ezaugarri garrantzizkoa moodle.org web-orria da, Moodle-ren erabiltzaleei (sistema-kudeatzaileak, irakasleak, ikerlariak, formazio-sistemen diseinugileak eta, jakina, garatzaileak) informaziorako, eztabaidarako eta lankidetzarako gune nagusia eskaintzen diena. Moodle bezalaxe, web hau etengabe ari da garatzen komunitatearen beharretara egokitzeko eta Moodle bezala, beti izango da libre.

2003an aurkeztu zen moodle.com, behar dutenei sostengu komertzial berezia eskaintzen diena eta baita hostatua kudeaketaduna, aholkularitza eta beste zenbait zerbitzu.

Moodle-k etorkizunean izango dituen planei buruzko informazio gehiago izateko irakurri Etorkizuna atala.