Moodle-ren alde
Eskuragarritasun osoa
IKS-k behar bezain indartsua izan behar du aldi berean milaka ikasle, kudeatzaile, eduki-sortzaile eta irakasleren beharrak asetzeko.
Erabilera-moduak asko aldatuko dira ezarpenaren kontestuaren arabera. Baina, orokorrean, eskuragarritasun handiko WEBean oinarritutako interfaza du, ikasleei, tutoreei eta kudeatzaileei sartzen eta eguneroko lanak burutzen etengabe uzten diena. Hedagarritasuna atalean aurkituko duzu honen inguruko informazio gehiago.
Hedagarritasuna
Azpiegitura hedatu edota handitu egin ahal da etorkizuneko hazkundeari aurre egiteko, bai hezkuntza-edukiei dagokienean baita ikasle kopuruari dagokionean ere.
Moodle-k hainbat web-zerbitzarirako teknologia eta datu-baserekin funtzionatzen du. Zerbitzarian oinarritutako software-sistemen edozein instalazio eta datu-baseak bezalaxe, ezinbestekoa da ekipoak, sistema eragilea eta datu-base sistema arretaz aukeratzea, sistema eraginkortasunez arituko dela ziurtatzeko. Gaur egun lanean ari den Moodle-ren instalazio handienak (Zelanda Berriko Open Polytechnic) 45.000 ikasletik gora kudeatzen ditu eta 6.500 ikastarotik gora ditu erregistratuta. Bada instalazio handiei buruzko beste orri bat.
Badirudi bat datorrela Moodle komunitatea aukera onena Apache, PHP eta PHPren bizkorgailua exekutatzen duen Linux-en oinarritutako web-zerbitzaria dela esatean; bestalde, web-zerbitzaria eta datu-base zerbitzaria makina ezberdinetan egon beharko luketela ere nahiko uste orokorra da.
Moodle instalazio bateko kargen arteko oreka lor liteke, adibidez, ahal balitz web zerbitzari bat baino gehiago erabilita. Web-zerbitzari bakoitzak datu-base bera kontsultatuko luke eta fitxategiak gordetzeko eremu bera izango lukete. Hala ere, beste kasu batean, aplikazioaren kapen banaketa nahiko litzateke clustering mota hau eraginko bihurtzeko. Era berean, datu-basea zerbitzari-multzoa cluster) izan daiteke (adib., MySQL clusterra).
Aurreko guztiaren arabera, Moodle-ren arkitekturak etorkizuneko eskariei erantzua errazten du, erabiltzen dituen teknologiak egokituta. Inguru bizian ere lor liteke hau, etenaldi handirik gabe zerbitzua hobetzeko.
Erabiltzeko erraztasuna
Pertsonari egokitutako zerbitzu-multzo automatizatuei laguntzea, hala nola, norberaren erritmoan eta ikaskuntza-ikuspegi zehatzetan ikastea, materialak eskuratzea, ematea eta aurkeztea erraza eta oso intuitiboa izan behar du — webean nabigatzea edota Amazon.com-en eraostea bezain erraza.
Moodle erabiltzeko erraztasuna laburtzeko modurik onena hauxe da "erraza eta potentea".
Honi buruzko informazio gehiago Moodle erabiltzeko erraztasuna orrian.
Interfazaren estilo-liburuak lagundu egin nahi die garatzaileei erabiltzen errazagoa izango den sistema bilatzen. Adostasun osoa dago Moodle atal honetan bereziki ona dela.
Elkartrukagarritasuna
Hainbat iturritako edukia, eragiketa-ekipoen soluzioak eta hainbat hornitzaileren programak onartzeko IKS-k web ezarpenen industriak erabilitako estandar irekiak erabilita trukatu beharko luke informazioa.
- Autentifikazioari dagokionez, Moodle-k LDAP-ren gaineko autentifikazioa onartzen du, horretarako erabiltzen den protokolo estandar erabiliena. Datu-baseetan egindako bilaketa-eragiketa zuzenetan oinarritutako autentifikazioa ere onartzen du (adibidez, Oracle kanpoko datu-basea), edo Shibboleth protokoloan oinarritutakoa, edoIMAP, NNTP, CAS edo FirstClass erabilita ere.
- Matrikulazioari dagokionez, Moodle-k LDAP zerbitzaria erabiltzea onartzen du (adibidez, Microsoft-en Direktorio Aktiboa), eta IMS Enterprise estandarra (deskarga daitekeen plugin baten bitartez).
- Edukiari dagokionez, beste alderdi batzuk daude:
- Moodle-k Berrerabil daitezkeen Ikasteko Objektuak inportatzeko/esportatzeko aukera du empaquetados de acuerdo a los estándares IMS Content Packaging eta SCORM estandarren arabera enpaketatuta.
- Galdetegietako galderak nazioarteko IMS QTI 2 formatu estandarrean esporta daitezke.
- Moodle-n, RSS jarioak web-gune oso batean edo ikastaro batean txerta daitezke.
- Foroetako eztabaidetara RSS jarioak erabilita jo daiteke eta, beraz, RSS funtzioa duten beste sistema edo web-guneetan txertatu.
Moodle-n, prozedura estandarra da XML-ren erabilera informazioa inportatu/esportatzeko. Beste sistema batzuekin informazioa trukatzeko "WEB zerbitzuak" metodoa (adibidez, SOAP edo XML-RPC-ren bitartez) ez da oraindik estandarra, baina garatzen ari da etengabe.
Egonkortasuna
IKS-ren azpiegiturak fidagarritasunez eta eraginkoratasunez ziurtatu behar du maila handiko produkzio-ezarpena egunean 24 orduz eta asteko 7 egunetan.
Segurtasuna
Lankidentzan oinarritutako beste edozein tresnak bezalaxe, IKS-k mugatu egin dezake eta kontrolatu zure erabiltzaile anitzen sarbidea on-line edukietara, baliabideetara eta zerbitzariaren eginkizunetara, bai kanpotik bai barrutik.
Ikusi era berean
- Moodle-ri buruzko hamar mitoak
- Moodle non instalatu erabakitzen ari direnen ohiko galderak
- "Comparison and Advocacy" foroa moodle.org-en.
- Moodle-ren alde espedientea egiten eztabaida-foroa, artikulu honen jatorria, hain zuzen ere
- Zergatik jo Moodle-ra unibertsitateak BlackCT erabiltzen ari bada eztabaida-foroa