Etorkizuna

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Garapena

Garatu ahala, garatzaile eta erabiltzaile-komunitatearen gero eta eragin handiagoa du Moodlek.

Ongietorriak izango dira oso zure ekarpenak ideia, kode, erabilerari buruzko informazio eta sustapen gisa - kontsultatu Garatzailearen Eskuliburua eta komunitatearen foroak zehaztasun gehiagorako. moodle.org/bugs-en kontsulta daiteke funtzionalitate berrien eta beren egoeraren datu-base dinamikoa. Ordaindu ere egin dezakezu funtzionalitate batzuk azkarrago gara daitezen - kontsultatu moodle.com/development informazio gehiagorako eta harremanetarako.

Informazio zehatzagorako, begiratu garatzaileen planifikazioa.


Moodle Proiektua

Jakina, jendeak arriskuen berri izan nahi izaten du hezkuntza bezalako gai garrantzitsu bat software jakin baten menpe jarri aurretik. Are gehiago kode irekiaren kasuan, ez baitzara ordaintzen ari.

Hona hemen horren inguruan han-hemenak jasotako galdera batzuen erantzuna.

Zer gertatzen da X konpainiak Moodle erosi nahi badu?

  1. Moodle-ren softwarearen copyright-ak ezin dira inoiz "saldu" jabedunarenak bezala. Gure kodea oso-osorik da irekia. Copyright-ak ehundaka egilerenak dira eta GUZTIEK egon beharko lukete ados lizentzian inongo aldaketa egin ahal izateko. Hau gertatuko balitz, ordea, etorkizuneko kodeari bakarrik eragingo lioke - aldez aurretik dauden bertsio guztiek jarraituko lukete oraingo GPL lizentziapean eta gure garatzaile-komunitate zabal eta ondo prestatuak horrekin jarraituko luke lanean.
  2. Moodle Pty Ltd konpainiak ez du inongo interesik bere burua saltzeko, inongo preziotan. Martin Dougiamas-ek dagoeneko egin dio 20 milioi dolarreko eskaintzari uko bai baitaki horrek zer kalte eginog lioke komunitateari eta hazkundea nola geratuko litzatekeen. Ohartu Moodle Pty Ltd-k munduan zehar 50 Moodle Partner konpainiatik gora dituela munduan zehar eta horiek Moodle-ren menpe daudela eta horiek ere ados egon beharko luketela! Honek guztiak nahikoa ziurtasun ematen ez badizu, gogoratu NAHIZ ETA enpresa saldu softwareari ez liokeela eragingo - Moodle erabiltzaileen komunitateak (ehundaka unibertsitate eta konpainia barne direla) beren antolaketa egin dezake eta aurrera egin.

Zer gertatzen da Martin kanguro batek jaten badu?

  1. Moodle pertsona bakar batek baino gehiagok gidatzen dute orain. Moodle Pty Ltd konpainia fundazio egonkiorra da orain, eta negozio egonkor gisa kudeatuko dute aurrerantzean ere.
  2. Martinek bere lanak piskanaka delegatu egin ditu eta hainbat kudeatzaile eta prozesatzaile dira orain proiektuarekin aurrera egingo dutenak bera falta bada ere.
  3. Kanguroak belarjaleak dira.  :)