Helburu-elementuak
- Kalifikatzailearen txostena
- Kalifikazioen hobespenak
- Helburuen txostena
- Txosten orokorra
- Erabiltzailearen txostena
- Kalifikazioak inportatu
- Kalifikazioak esportatu
- Kalifikazio-elementuak
- Kalifikazio-kategoriak
- Kalifikazioak kalkulatu
- Eskalak
- Helburuak
- Letrak
- Ikastaroaren ezarpenak
- FAQ Kalifikazioak
Kudeatzaileentzat:
Moodle 1.9
Orokorrean
Helburu-elementua EZ DA helburua.
Helburu-elementua, neurri handi batean, kalifikazio-elementua bezalakoa da.
Bi hauen arteko alderik handiena hauxe da: kalifikazio-helburuaren asmoa ikasleei helburu/gaitasun/lorpen jakin batean puntuazioa ematea da; aldiz, kalifikazio-elementuak ikasleak sailkatzeko erabiltzen dira, orokorrean emaitzak batzeko ikasleek ikastaroko jardueretan erakutsi duten gaitasunaren adierazgarri gisa.
Helburu-elementua beti dago helburu batekin lotuta eta hau aldi berean eskala batekin egongo da lotuta. Eskalak neurri kuantitatiboa adieraz dezake, eta baloreak txikienetik handienera sailkatuko dira bertan; edo neurri kualitatiboa izan dezake, eta kasu honetan eskalaren baloreen ordenak ez du garrantziarik. Lehen motakoa batu egin ahal da baina bigarrena ez (ezin utziko dugu alde batera ikasle bat bere kolore maiteena "urdina" delako!).
Helburu-elementua bat aukeran jarduera baten lotuta egon daiteke. Jarduera hau kalifikazio-liburuan ager daiteke edo ez (adibidez, normaleak wikia ez da kalifikatzen eta ez da, beraz, agertzen). Helburu-elementu bat jarduera batekin lotuta kalifikazio-elementu bat sortzen da eta lotutako jarduerarako esteka-ikonoa baina ez dago beste modurik jarduera helburu-elementuarekin lotuta dagoela ikusteko. Hori dela-eta, ideia ona da jardueraren izena helburu-elementuaren izenean sartzea (adib. 1. Wikia: Parte hartzea).
Ezarpenak
Elementuaren izena
Normalean lotutako helburuaren ondoren izendatua. Jarduera batekin lotuta badago, komenigarria da jardueraren izena elementuaren izenean sartzea (begiratu azalpena gorago)
Helburua
Elementu honek kalifikazio-liburuan adierazten duen guneko edo ikastaroko helburua.
Esketakutako jarduera
Aukeran helburu-elementu hau estekatuta izan dezakeen ikastaroko jarduera bat. Begiratu gorago jarduerarekin lotutako helburu-elementuak izendatzeko oharra.
Ezkutuan
Ikusi Kalifikazioak ezkutatzen informazio gehiagorako.
Blokeatu
Ikusi Kalifikazioak blokeatzen informazio gehiagorako.
Ezarpen aurreratuak
Elementuaren informazioa
Elementu honi buruzko informazioa sartzeko eremua. Sartutako testua ez da beste inon agertuko.
ID zenbakia
ID zenbakia ezarrita kalifikazioak kalkulatzeko helburu-elementua identifikatzeko aukera emango duzu. Helburu-elementua ez badago inongo kalifikazio-kalkulutan sartuta edo ezin bada kalkulua aplikatu (adib. eskala kualitatiboak), ID zenbakiaren eremua zuri utzi ahal da.