Helburuen txostena

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Moodle 1.9

Orokorra

Helburuen txostenak lagundu egingo dio irakasleari ikasleen garapena ikusten Helburuak erabilita. Gune osoko helburuak eta dena delako ikastaroan erabilitako norberaren helburuak zerrendatzen ditu, euren bataz besteko orokorra (helburu bakoitza hainbat kalifikazio-elementuren bitartez neur daiteke), elementu bakoitzaren bataz bestekoaren baloreak eta elementu bakoitzerako emandako "kalifikazio" kopurua.

Deskribapena

Helburuen txostena adibide-datuekin

Txostena 6 zutabeko taula da, beherago azaltzen den eran:

Helburuaren izena

Ikastaro honetan erabilitako helburuaren izen laburra, besterik gabe.

Bataz besteko orokorra

Ikastaro honetan erabilitako helburu bakoitzean ikasleen emandako bataz bestekoa adierazten duten bi balore erakusten ditu honek (ez du erakusten gune osoko bataz bestekorik)

Gune orokorra

Helburu bat gune osokoa den ala ez esaten du.

Jarduerak

Ikastaro honetan helburu hau erabiltzen duten jarduerak zerrendatzen ditu. Errenkada batean agertuko da jarduera bakoitza, eta jardueraren izena jarduera berarekin estekatuta dago.

Bataz bestekoa

Ikastaro honetan helburua erabilitako jarduera bakoitzeko bataz besteko puntuazioa erakusten du.

Kalifikazio-kopurua

Helburua erabilita egindako jarduera bakoitzean ikasleen emandako puntuazio konpurua.

Ikusi halaber