Galdetegia ikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola ikusi galdetegia

Ikaslearen ikuspena

Galdetegiaren izenean sakatuta, galdetegiaren izena eta sarrera duen orria agertuko da. Sarrerak galdetegiaren helburuari eta ebaluazio-motari buruzko informazioa eman ohi du. Orriak galdetegiaren hasiera eta bukaera datak eta orduak ere eman ditzake. Ezin izango da sartu hasiera data baino lehen eta erantzunak bukaera data baino lehen bidali beharko dira. Epez kanpoko erantzunak ez dira normalean puntuatzen.

Galdetegiari erantzuten saiatu bazara, aurreko saiakera guztiak dituen zerrenda duen taula ikusiko duzu eta zein ordutan egin zenituen, lortutako puntuak eta saiakera bakoitzari dagokion kalifikazioa. Erreparatu "Puntuak" eta "Kalifikazioak" zutabeak ezberdinak izan daitezkeela. Irakasleak galdetegiaren kalifikazioa eskala jakin batean ezer dezake (adib., 0tik 100era) eta, beraz, Kalifikazioa zutabeko balorea galdetegian lortutako puntuazio gordina eskalara egokitzeko moldaketa izango da.

Galdetegia bukatu ez baduzu, jarraitzen utziko dizu; bestela, beste saiakera bat egin dezakezu. Berriz hasteko botoia agertzen ez bada, seinalea da galdetegiari erantzuteko baimendutako saiakera guztiak egin dituzula.

Irakaslearen ikuspena

Galdetegi jakin batean sakatzean "Informazioa" lehiatila ikusiko duzu galdetegiaren izena eta deskribapena, bukatzeko data, baimendutako saikerak, kalifikazio-metodoa eta erantzuten saiatu diren ikasle-kopuruarekin.

Edonoiz editatu ahal izango duzu galdetegia goiko aldeko eskubi aldeko "Galdetegia eguneratu" botoia sakatuta. Blokeen edizioa gaituta badago, irakasleek Galdetegiaren emaitzak edota HTML blokea gehitu ahal izango dute.