Galdetegiaren aurrebista

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Galdetegiari erantzuteko saiakera

Ikasleentzat

  1. Galdetegiaren leihoan galdetegiaren izenburua, deskribapena eta eskura dagoen erakutsiko zaigu. Aurretik saiakeraren bat egin badugu lortu dugun emaitza adieraziko digu ezarritako kalifikazio-motaren arabera (altuena, bataz bestekoa, e.a.)
  2. Sakatu Hasi botoiari leihoaren beheko aldean.
  3. Ikusi galdetegian galderak duen pisua puntuetan adierazita; ondoren, arretaz irakurri galdera:
  4. Erantzun galdetegiaren galderei.
Egia ala Gezurra
Aukeratu esaldia edo galdera zuzena den eta sakatu aukeratutakoaren ezkerrean dagoen borobiltxoari.
Aukera anitza
Arretaz irakurri behar dugu galdera eta erreparatu erantzun zuzen bakarra dagoen ala bat baino gehiago. Sakatu aukeratutako erantzunaren ezkerrean daogen borobilari erantzun zuzen bakarra bada. Sakatu erantzun zuzenen ezkerrean dauden laukietan.
Erantzun laburra edo Zenbakizkoa
Erantzun laburren kasuan erantzuna zuzentzat emateko hitzez hitz etorri behar du bat erantzun zuzenen batekin eta Zebakizkoetan baliozko errore tartearen barruan egon behar du.
Erantzunak lotu
Zabaltzen den menua erabili behar dugu galdera bakoitzari eman ahal zaizkion erantzunak ikusteko eta bakoitzari dagokiona aukeratu.
Galdetegian txertatutako erantzunak
Arretaz irakurri behar dugu galdera eta zabaltzen den menua erabili dauden aukerak ikusteko. Ondoren, testuan txertatutako erantzun bakoitzean zuzena aukeratu.

Galdetegiak Egokitutako Modua aktibatuta badu "Bidali" botoi bana agertuko da erantzunetan eta horrek aukera ematen digu galdera bati hainbat erantzun emateko, galdetegiari erantzuteko saiakera berean ere. Saiakera bakoitzeko zigorra ere izan dezake.

Galdetegiaren galderei erantzutean, hiru aukera izango dituzu:

  1. Gorde bidali gabe - izenak adierazten duenez, gorde egiten ditu erantzunak bidali gabe
  2. Bidali orria (aukerakoa) - galdetegiaren orri jakin bat bidaliko du bakarrik
  3. Bidali dena eta bukatu - galdetegi osoa gordetzen du

Oraingo galdetegiak hala egiteko aukera badu, erantzun zuzenen kopuru eta ehunekoa erakutsiko digu, lortutako kalifikazioa eta galdetegiaren berrikusketarekin batera. Ondoren, jarraitu saka dezakegu.

Garrantzizkoa

  • Ez da gomendagarria hala iritzita erantzutea zenbait galderak emaitza negatiboa duten aukerak izan ditzaketelako eta horrek lortutako emaitza jaitsiko du.

Iradokizunak

  • Galdera arretaz irakurri behar dugu eta azterketan duen balioari erreparatu.


Irakasleentzat

Galdetegiaren aurrebista

Ikasleak ikusten duen bezalaxe ikusten duzu zuk galdetegia. Ezberdintasun bakarra hauxe da: galdera-zenbaki bakoitzaren azpian saka dezakezun estekatxo bat duzu galderak editatzeko orrira zuzenean joan eta galdera zehatz hori editatzeko. Interesgarria da ezaugarri hau horrela galderek izan ditzaketen akatsak zuzenean aurrebistaren orrian zuzen ditzakezulako.

Galdetegiaren aurrebistak erantzuteko aukera ematen dizu. Aurrebista moduan 'Aurrebista probatu' agertuko da. Galdetegiari erantzutean zein saiakeratan dagoen esango du. Bestalde, galdera guztiek dute emaitza-indizea, hau da, galdera jakin bati erantzutean lortutako puntu kopurua bider lor daitekeena. Galdera-zenbakiaren azpian aurkituko duzu. Era berean, galdera bakoitzak Bidali botoia du.

Galdetegiaren galderei erantzutean, hiru aukera izango dituzu:

  1. Gorde bidali gabe - izenak adierazten duenez, gorde egiten ditu erantzunak bidali gabe
  2. Bidali orria (aukerakoa) - galdetegiaren orri jakin bat bidaliko du bakarrik
  3. Bidali dena eta bukatu - galdetegi osoa gordetzen du