Galdetegia gehitu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Nola sortu galdetegi bat

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
  3. Aukeratu zein koadro edo ataletan gehitu nahi dugun galdetegia.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Galdetegia".
  5. Formularioa bete, izena eta deskribapenetik hasita.
  6. Ondoren, galdetegiaren datak.
  7. Galdetegiaren aurkezpenarekin jarraitu.
  8. Eta gero galdetegiaren kalifikazioa.
  9. Sakatu Jarraitu.
  10. Eskubi aldeko zutabean, aukeratu zabaltzen den menuan galdetegian sartu behar diren galderen kategoria.
  11. Orain galdera berriak sor ditzakegu edo aukeratutako kategorian aldez aurretik dauden galderetako bat aukeratu nahi den galdera aukeratzeko zutabean sakatuta.
  12. Kategoria horretan bertan egin dezakegu berriz gauza bera, eta konprobatu gurutze batekin markatuta geratzen direla.
  13. Kategoriako galdera guztiak ere aukera ditzakegu "Aukeratu dena" sakatuta.
  14. Galderak aukeratu ondoren Galdetegira gehitu sakatu behar dugu.
  15. Ezker aldeko zutabean geziak erabil ditzakegu ordenatzeko eta kalifikazio-zutabeko zabaltzen diren menuak galderen balioa aldatzeko.
  16. Sakatu Gorde kalifikazioak.
  17. Bukatzeko, sakatu Gorde galdetegi osoa.


Garrantzizkoa

  • Moodle-ren 1.5 bertsiotik aurrera galdetegia leiho "seguru" batean erakusteko aukera dago, kopiatzeko edota zabaltzeko arriskua ekiditeko.

Iradokizunak

  • Egokitze moduan Bidali botoi gehigarri bat agertzen da galdera bakoitzean eta aukera ematen dio ikasleari galdera bat erantzun bat baino gehiago emateko galdetegiari erantzuteko saiakera berean. Helburua formatiboa da.
  • Galdetegiaren ezarpenak zehaztu aurretik zein eremutan erabiliko den pentsatu behar dugu, informatika-gelan, etxean, e.a. Egoki konfiguratzen lagunduko digu horrek.