Galdera-motak
Hainbat motatako galderak gehi daitezke Galdetegia eta Ikasgaia moduluetan. Orri hau Galdetegia moduluko galdera-motei buruzkoa da, hainbat Ikasgaietako galdera-moten antzekoak badira ere, gutxiago dira eta ezberdin funtzionatzen dute. Galdetegiaren galdera-mota estandarrak beherago zerrendatzen eta deskribatzen dira. Mesedez erabili orri honetako eskubi aldeko estekak bi hauetan dauden galdera-mota estandarrei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.
Galdera-mota estandarrak
Aukera anitzeko galderak
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hainbat erantzunen artean aukeratu egin behar du. Bi motako aukera anitzeko galderak daude: erantzun bakarreko galderak eta erantzun anitzekoak. Aukera anitzeko galderak galdera-motari buruzko gehiago
Aukera anitzeko kalkulu motako galdera
Kalkulatutako aukera anitzeko galderak aukera anitzeko galdera arruntak bezalakoak dira, baina erantzunen aukeretan datu-multzo batetik ausaz aukeratzen diren zenbakizko balioen araberako formulak gehitu daitezke galdetegia egitean. Aukera anitzeko kalkulu motako galderak galdera-motari buruzko gehiago
Aukeratu falta diren hitzak
Zenbait testutan zerrendak erabiliaz bete dira hutsuneak. Galdera mota honetan ikasleari hutsuneak dituen testu bat aurkezten zaio eta hutsune bakoitzean erantzun posibleak bat aukeratzeko. Irakasleak kontuan izan behar du oinarrizko testuako hutsuneetan kortxeteren artean markatu behar duela erantzun zuzenaren zenbakia. Bideo-tutorial honetan ikus daiteke nola diseinatzen diren.
Concept Map
Allows the student to submit a Concept Map as response. Which must be graded manually. Concept Map galdera-motari buruzko gehiago
Drag-and-Drop Matching
An extension of the matching question that allows the user to drag and drop items to match answers to subquestions. Drag-and-Drop Matching galdera-motari buruzko gehiago
Egia/gezurra
Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du. Egia/gezurra galdera-motari buruzko gehiago
Entsegua
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak iruzkin edo entsegu moduko testu librea idatzi behar du. Entsegua galdera-motari buruzko gehiago
Erantzun laburrak ausaz lotu
Ikaslearen ikuspuntutik, hauek Enuntziatuak lotu motako galderak bezalakoak dira. Aldea da azpi-galderak uneko katetoriako Erantzun laburrak galderetatik hartzen direla ausaz. Erantzun laburrak ausaz lotu galdera-motari buruzko gehiago
Erantzun laburreko galdera
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du. Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. Aukeran dago "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratzea. Erantzun laburreko galdera galdera-motari buruzko gehiago
Hartu eta eraman irudira
Irudiak edo testu-etiketak hartu eta eraman dira atzeko planoaren irudira. Bideo-tutorial honetan ikusten da nola diseinatzen den galdera mota hau.
Hartu eta eraman markatzaileak
Markatzaileak hartu eta eraman dira atzeko planoaren irudira. Hartu eta eraman markatzaileak galdera-motari buruzko gehiago
Hartu eta eraman testura
Testu-etiketak hartu eta eraman dira testu hutsunetara. Hartu eta eraman testura galdera-motari buruzko gehiago
Kalkulatutakoa
Kalkulatutako galderek zenbakizko galdera indibidualak sortzeko balio dute; era horretan, komodinak erabiltzen dira eta komodin horiek, galdetegia egindakoan, balio jakin batzuekin ordezkatzen dira. Kalkulatutakoa galdera-motari buruzko gehiago
Kalkulatutako galdera sinplea
Kalkulatutako galderen bertsio sinpleagoa, zenbakizko galderen modukoak direnak baina hauetan erabilitako zenbakiak datu-multzo batetik ausaz aukeratzen dira galdetegia egitean. Kalkulatutako galdera sinplea galdera-motari buruzko gehiago
Lotu
Azpi-galdera multzo bateko bakoitzeko erantzuna aukera-zerrenda batetik aukeratu behar da. Lotu galdera-motari buruzko gehiago
Txertatutako erantzunak (Cloze)
Mota honetako galderak oso malguak dira, baina aukera anitzeko, erantzun laburreko eta zenbakizko galdera kapsulatuak sortzen dituzten kode bereziak dituen testua gehituta bakarrik sor daitezke. Txertatutako erantzunak (Cloze) galdera-motari buruzko gehiago
Zenbakizkoa
Zenbakizko erantzun bat behar du, gehienetan unitatetan, eta erantzun-tarte batekin alderatuta kalifikatzen da, malgutasun-tartearekin. Ikaslearen ikuspuntutik, zenbakizko galdera erantzun laburreko galderaren antzekoa da. Aldea da zenbakizkoetan errore-tartea izan daitekeela. Horrela emandako erantzun bakoitzari puntuazio bat eman ahal zaio. Zenbakizkoa galdera-motari buruzko gehiago
Third-party galdera-motak
Moodle-ren zati diren galdera-mota estandarrez gain, badira komunitateak sortutako galdera-mota pluginak ere.
Hartu eta Eraman
Mesedez, begiratu Hartu eta Eraman galderen tutoriala informazio gehiagorako.
Molekulen diseinua
Java Molecular Editor question type-k aukera ematen dizu ikasleei molekulen egitura diseinatu eta bidaltzeko eskatzeko.
Opaque
Opaque Moodle galdetegietan Opaque prokotoloa onartzen duten beste sistema batzuetako galderak erabltzeko sistema da. This question type is the Moodle end of that bridge. Hemendik jaitsi ahal da: http://moodle.org/mod/data/view.php?d=13&rid=798. Begiratu Opaque galdera-mota tutoriala informazio gehiagorako.
RQP
RQP Opaque-k egiten duena egiteko aurreko saiakera bat izan zen, biana ez du funtzinatzen Moodle 1.6-tik aurrera. Moodle-ren barnean erabiltzeko sortua, Moodle 1.9-n third-part galdera-motara pasa zen. Orain, insteres historikoa baino ez du izango ziurrenik.
Esapide Eraginkorrak Erantzun Laburra
Moodle 1.6
Erantzun laburreko galderetan bezalaxe, RegExp Erantzun Laburreko galderak ikasleari galdera "ireki" bati hitz edo esaldi labur batekin erantzunteko eskatzen dio. Baina, esapide eraginkorrak izenekoak erabiltzeak ikasleen erantzunak aztertzeko sistema indartsuagoa eskaitzen du eta feedback-mezu zehatzagoak ematen ditu. Regular Expression Short Answer question type Moodle 1.6-n eskura daiteke Modulu eta plugin-en datu-basetik.
Bertsioak eta galderak
- Hainbat galdera-mota esportatu egin ahal dira 1.6 bertsioan ikasgai batera GIFT edo XML Moodle fitxategia erabilita.
Galdera-bankua
Moodle 1.6-k "Galdera-bankua" sortu du, galdetegia modulurako galderen datu-basea. Datu-base hau galdetegi eta ikasgaietan erabili ahal izango da 2.0-n.