Galdetegia editatu

MoodleDocstik
Abel Camacho (eztabaida | ekarpenak) (→‎Galdetegiari erantzuten saiatu aurretik)(r)en berrikusketa, ordua: 09:09, 10 Iraila 2009
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Galdetegia nola editatu

Galdetegiaren edizio-pantailan, zure galderak sortu eta kategorizatu egin ditzakezu ondoren galdetegiari gehitzeko. Pantaila honetan ikusiko duzuna ikasleak erantzuten saiatu izanak baldintzatuko du.

Galdetegiari erantzuten saiatu aurretik

Pantailaren ezkerreko aldean, oraingo galdetegiari gaineratutako erantzunak erakusten dituen blokea ikusiko duzu. Galdetegi berria bada ez da galderarik egongo eta hala jakinaraziko dizu Moodle-k.

Pantailaren eskubiko aldean kategoriak aukeratzeko "Kategoria" izeneko menua ikusiko duzu eta "Kategoriak editatu" izeneko botoia. Kategoriek zure ikastaroan galdetegiko galderak antolatzeko balio dute, eta hainbat ikastarotan galderak konpartitzeko biltegi bezalakoak izan daitezke. "Berez" izeneko kategoria bat erakutsiko da.

Kategoriak gaineratu

Galdetegiaren galderak gordeko dituen kategoria berria sortuz has zaitezke. Horretarako, 'Kategoriak editatu' botoiari sakatu. Honek Galdera-kategoriak gehitun deskribatutako orri berri batera eramango zaitu.

Ohitura ona da galderak antolatzeko kategoriak sortzea. Kategorien zehaztasun maila zeuk ezarritakoa izango da, baina ohikoena kategoria zehatzagoak aukeratzea da ondoren, hala nahi izanez gero, talde handiagotan konbinatu ahal izateko. Adibidez, irakurgai baten inguruko galderak bi kontzeptupean bana ditzakegu. Ondoren, errazago izango da batzea banatzea baino.

Galderak sortzea

Kategoriak sortuta, galderak gaineratzeko unea da.

  1. Aukeratu kategoria bat zabaltzen den Kategoria izeneko menuan eta aukeratu zein kategoriatan nahi duzun galdera gaineratu.
  2. Kategoriaren azpiko eremuak erakutsiko du orduan galdera sortzeko blokea.
  3. Aukeratu zein motatako galdera sortu nahi duzun zabaltzen den Galdera berria sortu menua.
  4. Bete sortzen ari zaren galdera-motari dagokion formularioa.
  5. Sakatu Aldaketak gorde.

Galdera-mota bakoitzak bere formularioa du eta bere aukerak.

Galderak inportatu

Galdera-bankua baduzu testu-formatuan edo ez baduzu web interfaza erabili nahi galderak sortzeko, testu-fitxategi batetik inporta ditzakezu. Moodle-ren jatorrizko bertsioak zortzi formatu onartzen ditu, eta PHPren nolabaiteko ezagutza baduzu inportazio-formatu berriak sortzeko modu erraza eskaintzen du.

Formatu jakin bat ezaguna baduzu, errazago izan daiteke galderak testu-fitxategian idaztea web interfaza erabiltzea baino, idatzi baino ez duzu egin beharko-eta galdera bakoitza idatzi ondoren orria noiz eguneratuko zain egon gabe.

Berez eskura dauden formatuak hauek dira:

GIFT
GIFT formatuak aukera anitzeko galderak onartzen ditu, egia-gezurra, erantzun laburra, lotzekoak eta zenbakizkoak.
Aiken
Aiken formatua ondoren inportatzeko erantzun anitzeko galderak erraz idatzeko modua da. Formatu erraz eta irakurterraza da.
Galdutako hitza
Formatu hau erabilgarria da hitz bat falta dela aukera anitzeko galdera-multzoa idatzi behar denean.
AON
Aurrekoaren antzekoa da, baina lotzeko galderak sortzen ditu aukera anitzeko galderetan oinarrituta.
Blackboard
Blackboard galdetegi bat Moodle-ra eraman nahi baduzu, ikastaroa esporta dezakezu eta ondoren galdera-blokeak Moodle-ra inportatu Blackboard formatua erabilita.
WebCT
Momentuz, WebCT formatuak aukera anitzeko eta erantzun laburreko galderak bakarrik inportatzen ditu.
Course Test Manager
Formatu honek Course Technology-ren Course Test Manager-en galderak inportatzen ditu.
Cloze-testa (Cloze)
Cloze aukera anitzeko galdera eta erantzun formatua da lotutako erantzunekin. Nahasia izan daiteke sortzeko orduan baina galderak egiteko modu ezin hobea da.

Laguntza-botoiari sakatuta lortzen den laguntza-fitxategiak (fitxategia inportatu botoiaren ondoan) formatu bakoitzaren inguruko informazio zehatza eskaintzen du.

Galdetegiari galderak gaineratu

Galderak sortuta, galdetegiari gaineratu behar dizkiozu.

Galderen ezkerrean dauden << ikonoek galdera bakoitza galdetegiari gaineratzeko erabiltzen dira. Hainbat galdera ere aukera dezakezu galdera-zerrendaren ezkerrean agertzen diren laukitxoak markatuta eta ondoren zerrendaren bukaeran dagoen “Galdetegiari gehitu” botoiari sakatuta: horrela, denak batera gaineratuko dira. Galdera guztiak gaineratu nahi badituzu, erabili 'Denak aukeratu' esteka.

Galdetegiari galdera bat gaineratuta, pantailaren ezkerreko aldean agertuko da galdetegiaren galderen zerrendan. Oraindik ere eskubian aukeratu ahal da, baina behin bakarrik gaineratu ahal duzu galdetegira. Kategoria zerrendan galdera bera berriz aukeratzen baduzu galdetegiari gaineratzeko, ez da ezer gertatuko.

Galdetegiari galderak gaineratutakoan, galderen ordena aldatu ahal duzu gezi galdetegiaren galdera-zerrendaren ezkerreko aldean gezi itxura duten ikonoak sakatuta.

Galdera bakoitzaren kalifikazioa ere ezar dezakegu. Galdetegiaren zutabean ezarri ahal dugu galdera bakoitzaren puntu-kopurua. Honek galdera bakoitzak galdetegian izan duen pisu erlatiboa ezartzeko aukera emango digu. Galdera edota galdera-mota bat beste bat baino garrantzitsuagoa izatea nahi izan dezakezu. Galdetegi osoaren Gehienezko kalifikazioa ere ezarri behar dugu. Honek ez du derrigorrez izan behar galdera bakoitzaren kalifikazioen batuketa. Ikasleek lortutako kalifikazioak gehienezko kalifikazioaren arabera estrapolatuko dira. Galdera bakoitzaren kalifikazioak ezarri ondoren Gorde kalifikazioak sakatu behar dugu.

Ausazko galderak gaineratu

Galdetegian ausazko galdera bat ipintzen duzuean, saiakera bakoitzean aukeratutako kategoriako galdera bat aukeratuko da ausaz.

Galdetegia ausazko galderekin egiten baduzu, ikasle bakoitzak galdera-multzo ezberdina izango du galdetegiari erantzuten dion bakoitzean. Ikasleak hainbat saiakera egin ahal baditu, saiakera bakoitzean ere galdera ezberdinak izango ditu.

Ausazko eta ez ausazko galderak nahas ditzakezu galdera jakin batzuk derrigorrez sartzea nahi baduzu. Kasu honetan, ziurtatu ez duzula ausazko kategoriako ez ausazko galderarik sartu galdera bera errepika ez dadin.

Galderaren gehienezko kalifikazioa ausazko galderari ezarritako kalifikazioa izango da.

Galderen aurrebista

Galdera baten ondoko lupan sakatuta, aurrebistarako leihoa irekiko da zuk galdera probatu ahal izateko.

Bukatutakoan, agian galdetegi osoaren aurrebista ikusi nahi izango duzu 'Aurrebista' leihatila sakatuta. Honek Galdetegiaren aurrebista orrira eramango zaitu, baina irakaslearen aurrebista modurar.

Galdetegiari erantzuten saiatu ondoren

Galdetegiari erantzuteko saiakerak izan badira, ezin duzula galderarik gaineratu eta ezabatu adierazten duen abisua ikusiko duzu. Galdetegian aldaketak derrigorrez egin behar badituzu, galdetegiari erantzuteko saiakerak ezabatu beharko dituzu (horietara joateko Ikusi erantzundako x galdetegi (eta Ikasleak) botoian sakatu, eta bertan 'x' saiakera kopurua da eta 'y' ikasle kopurua.

Ez baduzu erantzuteko saiakerarik ezabatu nahi itxura-aldaketa batzuk egin ahal izango dituzu: galderak azpi-kategoriaka erakutsi edo galderak zaharrak erakutsi (aldaketa hauek egiteko markatu dagokion laukia).

Oharra: Orri honek Jason Coleren Moodle erabiltzen liburuaren zatiak ditu.