Galdera-motak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Hainbat motatako galderak gehi daitezke galdetegi batean


Aukera anitzeko galderak

Galdera hauek sortzeko malgutasun handia du Moodle-k. Erantzun sinpleko galderak nahiz erantzun anitzekoak sor ditzakegu, galderetan irudiak txertatu eta norbanakoaren erantzunak ponderatu.

Aukera anitzeko bi galdera-mota dago: erantzun bakarrekoa eta erantzun anitzekoa.

Erantzun bakarreko galderak
Erantzun bakar bat aukeratzea onartzen dute galdera hauek. Normalean galdera hauen kalifikazioak positiboa izan beharko luke.
Erantzun anitzeko galderak
Galdera hauek erantzun bat edo gehiago aukeratzea onartzen. Erantzun bakoitzak kalifikazio positiboa edo negatiboa izan dezake, aukera GUZTIAK markatzen dituenak beti kalifikazio positiboa jaso ez dezan. Erantzunen kalifikazioen batuketa negatiboa bada, galdera horren kalifikazioa zero izango da. Kontuz, posiblea da-eta %100 baino gehiago ematen duen galdera sortzea!

Aukera anitzeko galdera bat sortzeko honako pauso hauei jarraitu:


Erantzun laburra

Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du.

Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratu baduzu, puntuazio ezberdinak izan ditzakete "Hitza" eta "hitza" erantzunek.

Erantzunak letraz letra konparatzen dira, beraz, argi ibili ortografiarekin!


Zenbakizkoa

Galdera-mota honetan (irudia izan dezakeena) erantzunak zenbakia izan behar du.

Eskatzen den erantzunak errore-marjina onargarria izan dezake. Horrek erantzun-heina izatea ahalbidetzen du.

Adibidez, erantzun zuena 30ekoa bada, eta marjina onargarria 5ekoa bada, 25 eta 35 bitarteko zenbaki guztiak zuzenak izango dira.


Egia/gezurra

Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du.

Zuzenketa gaituta badago, orduan erantzun zuzena agertuko da behin galdetegia egin eta gero. Adibidez, erantzun zuzena "Gezurra" bada, eta ikasleak "Egia" erantzuten badu (erratuta), orduan erantzun zuzena bistaratuko da: "Gezurra".


Enuntziatuak lotu

Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari azpigaldera batzuk aurkezten zaizkio eta horien ondoan erantzun posibleak desordenan. zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.

Ikasleak azpigaldera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du.

Azpigaldera bakoitza pisu berberarekin ponderatzen da eta hartara guztiek osatzen dute galderaren kalifikazio osoa.


Erantzundun galderak (cloze)

Ausazkoa

Erantzun motzak ausaz lotu

Deskribapena

Formatu hau ez da berez galdera. Testua erakusten du baina erantzunik eskatu gabe.

Erabilgarria da testu bat aurkezteko eta gero horri buruzko galderak egiteko galdetegiaren gainerako galdera-motak baliatuz.

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)