Galdera-motak
Hainbat motatako galderak gehi daitezke Galdetegia eta Ikasgaia moduluetan. Orri hau Galdetegia moduluko galdera-motei buruzkoa da, hainbat Ikasgaietako galdera-moten antzekoak badira ere, gutxiago dira eta ezberdin funtzionatzen dute. Galdetegiaren galdera-mota estandarrak beherago zerrendatzen eta deskribatzen dira. Mesedez erabili orri honetako eskubi aldeko estekak bi hauetan dauden galdera-mota estandarrei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.
Galdera-mota estandarrak
Kalkulatutakoa
Kalkulatutako galderek zenbakizko galdera indibidualak sortzeko balio dute; era horretan, komodinak erabiltzen dira eta komodin horiek, galdetegia egindakoan, balio jakin batzuekin ordezkatzen dira. Kalkulatutakoa galdera-motari buruzko gehiago
Deskribapena
Formatu hau ez da berez galdera. Testua erakusten du baina erantzunik eskatu gabe.
Erabilgarria da testu bat aurkezteko eta gero horri buruzko galderak egiteko galdetegiaren gainerako galdera-motak baliatuz. Deskribapena galdera-motari buruzko gehiago
Entsegua
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak iruzkin edo entsegu moduko testu librea idatzi behar du. Entsegua galdera-motari buruzko gehiago
Enuntziatuak lotu
Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari galdera-zerrenda bat aurkezten zaio eta horren ondoan erantzun posibleak desordenan. Zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.Ikasleak zerrendako galdera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du. Enuntziatuak lotu galdera-motari buruzko gehiago
Galdera txertatuak (Cloze-testa, Hutsuneak bete)
Oso galdera-mota malgua da. Moodle formatuko testua du eta horri aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak eta zenbakizkoak gaineratu ahal zaizkio. Galdera txertatuak galdera-motari buruzko gehiago
Aukera anitzeko galderak
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hainbat erantzunen artean aukeratu egin behar du. Bi motako aukera anitzeko galderak daude: erantzun bakarreko galderak eta erantzun anitzekoak. Aukera anitzeko galderak galdera-motari buruzko gehiago
Erantzun laburra
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du. Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. Aukeran dago "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratzea. Erantzun laburra galdera-motari buruzko gehiago
Zenbakizkoa
Ikaslearen ikuspuntutik, zenbakizko galdera erantzun laburreko galderaren antzekoa da. Aldea da zenbakizkoetan errore-tartea izan daitekeela. Horrela emandako erantzun bakoitzari puntuazio bat eman ahal zaio. Zenbakizkoa galdera-motari buruzko gehiago
Erantzun laburrak ausaz lotu
Ikaslearen ikuspuntutik, hauek Enuntziatuak lotu motako galderak bezalakoak dira. Aldea da azpi-galderak uneko katetoriako Erantzun laburrak galderetatik hartzen direla ausaz. Erantzun laburrak ausaz lotu galdera-motari buruzko gehiago
Egia/gezurra
Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du. Egia/gezurra galdera-motari buruzko gehiago
Third-party galdera-motak
Moodle-ren zati diren galdera-mota estandarrez gain, badira komunitateak sortutako galdera-mota pluginak ere.
Hartu eta Eraman
Mesedez, begiratu Hartu eta Eraman galderen tutoriala informazio gehiagorako.
Molekulen diseinua
Java Molecular Editor question type-k aukera ematen dizu ikasleei molekulen egitura diseinatu eta bidaltzeko eskatzeko.
Opaque
Opaque Moodle galdetegietan Opaque prokotoloa onartzen duten beste sistema batzuetako galderak erabltzeko sistema da. This question type is the Moodle end of that bridge. Hemendik jaitsi ahal da: http://moodle.org/mod/data/view.php?d=13&rid=798. Begiratu Opaque galdera-mota tutoriala informazio gehiagorako.
RQP
RQP Opaque-k egiten duena egiteko aurreko saiakera bat izan zen, biana ez du funtzinatzen Moodle 1.6-tik aurrera. Moodle-ren barnean erabiltzeko sortua, Moodle 1.9-n third-part galdera-motara pasa zen. Orain, insteres historikoa baino ez du izango ziurrenik.
Esapide Eraginkorrak Erantzun Laburra
Moodle 1.6
Erantzun laburreko galderetan bezalaxe, RegExp Erantzun Laburreko galderak ikasleari galdera "ireki" bati hitz edo esaldi labur batekin erantzunteko eskatzen dio. Baina, esapide eraginkorrak izenekoak erabiltzeak ikasleen erantzunak aztertzeko sistema indartsuagoa eskaitzen du eta feedback-mezu zehatzagoak ematen ditu. Regular Expression Short Answer question type Moodle 1.6-n eskura daiteke Modulu eta plugin-en datu-basetik.
Bertsioak eta galderak
- Hainbat galdera-mota esportatu egin ahal dira 1.6 bertsioan ikasgai batera GIFT edo XML Moodle fitxategia erabilita.
Galdera-bankua
Moodle 1.6-k "Galdera-bankua" sortu du, galdetegia modulurako galderen datu-basea. Datu-base hau galdetegi eta ikasgaietan erabili ahal izango da 2.0-n.