Galdera-motak
Hainbat motatako galderak gehi daitezke galdetegi batean
Aukera anitzeko galderak
Galdera hauek sortzeko malgutasun handia du Moodle-k. Erantzun sinpleko galderak nahiz erantzun anitzekoak sor ditzakegu, galderetan irudiak txertatu eta norbanakoaren erantzunak ponderatu.
Aukera anitzeko bi galdera-mota dago: erantzun bakarrekoa eta erantzun anitzekoa.
- Erantzun bakarreko galderak
- Erantzun bakar bat aukeratzea onartzen dute galdera hauek. Normalean galdera hauen kalifikazioak positiboa izan beharko luke.
- Erantzun anitzeko galderak
- Galdera hauek erantzun bat edo gehiago aukeratzea onartzen. Erantzun bakoitzak kalifikazio positiboa edo negatiboa izan dezake, aukera GUZTIAK markatzen dituenak beti kalifikazio positiboa jaso ez dezan. Erantzunen kalifikazioen batuketa negatiboa bada, galdera horren kalifikazioa zero izango da. Kontuz, posiblea da-eta %100 baino gehiago ematen duen galdera sortzea!
Erantzun laburra
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak hitz edo esaldi labur bat idazten du.
Erantzun posible batzuk izan daitezke, bakoitzak puntuazio ezberdinak dituela. "Letra larriak eta xeheak bereizi" aukeratu baduzu, puntuazio ezberdinak izan ditzakete "Hitza" eta "hitza" erantzunek.
Erantzunak letraz letra konparatzen dira, beraz, argi ibili ortografiarekin!
Zenbakizkoa
Galdera-mota honetan (irudia izan dezakeena) erantzunak zenbakia izan behar du.
Eskatzen den erantzunak errore-marjina onargarria izan dezake. Horrek erantzun-heina izatea ahalbidetzen du.
Adibidez, erantzun zuzena 30ekoa bada, eta marjina onargarria 5ekoa bada, 25 eta 35 bitarteko zenbaki guztiak zuzenak izango dira.
Egia/gezurra
Galdera bati erantzuteko (irudia izan dezakeena), ikasleak Egia ala Gezurra den aukeratu behar du.
Zuzenketa gaituta badago, orduan erantzun zuzena agertuko da behin galdetegia egin eta gero. Adibidez, erantzun zuzena "Gezurra" bada, eta ikasleak "Egia" erantzuten badu (erratuta), orduan erantzun zuzena bistaratuko da: "Gezurra".
Enuntziatuak lotu
Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari galdera-zerrenda bat aurkezten zaio eta horren ondoan erantzun posibleak desordenan. Zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.
Ikasleak zerrendako galdera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du.
Zerrendako galdera bakoitza pisu berberarekin ponderatzen da eta hartara guztiek osatzen dute galderaren kalifikazio osoa.
Entsegua
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak iruzkin edo entsegu moduko testu librea idatzi behar du. Honelako galdera bat editatzeko momentuan, hiru eremu sor daitezke: galderaren izenburua, galderaren gorputza eta iruzkina (feedbacka). Azken hau tutoreak nahi duen unean azalduko da.
Galdera hauek irakasleak eskuz kalifikatu behar ditu eta enteguaren erantzunari iruzkin pertsonalizatua egiteaz gain, puntuazioa ere ezar diezaioke.
Galdera txertatuak (Cloze)
Oso galdera-mota malgua da. Moodle formatuko testua du eta horri aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak eta zenbakizkoak gaineratu ahal zaizkio.
Gaur egun ez dugu galdera-mota hori sortzeko interfaz grafikorik, eta horregatik galderaren formatua zehaztu behar da testu-kutxa erabiliz, edo kanpoko fitxategietatik inportatuz.
Ausazko galderak
Ausazko galderak galdera-mota bereziak dira.
Galdetegi batean ausazko galdera sartzen duzunean, kategoria osoko galderen artetik ausaz aukeratuko da bat saiakera bakoitzeko.
Galderaren gehienezko kalifikazioa ausazko galderarako aukeratu duzun kalifikazio bera izango da beti.
Adibidez, ausazko 10 galderak osatutako galdetegia egiten baduzu, ikasle bakoitzak 10 galderak osatutako multzo guztiz ezberdina izango du erantzuten duen aldi bakoitzean.
Har ezazu kontuan ausazko galderak eta ez-ausazkoak batera jar ditzakezula, zenbait galdera beti agertzea nahi baldin baduzu, behintzat.
Erantzun laburrak ausaz lotu
Aukerako sarrera baten ondoren, ikasleari galdera-zerrenda bat aurkezten zaio eta horren ondoan erantzun posibleak desordenan. Zenbat galdera, hainbat erantzun azaltzen dira.
Ikasleak zerrendako galdera bakoitzari dagokion erantzuna aukeratu behar du.
Zerrendako galdera bakoitza pisu berberarekin ponderatzen da eta hartara guztiek osatzen dute galderaren kalifikazio osoa.
Galderak eta erantzunak oraingo kategorian dagoen erantzun laburreko galdera-multzotik ausaz aukeratzen dira. Galdetegi bereab egindako saiakera bakoitzak galdera eta erantzun ezberdinak izango ditu.
Deskribapena
Formatu hau ez da berez galdera. Testua erakusten du baina erantzunik eskatu gabe.
Erabilgarria da testu bat aurkezteko eta gero horri buruzko galderak egiteko galdetegiaren gainerako galdera-motak baliatuz.