Galdetegia gehitu
MoodleDocstik
- Gehitu/eguneratu galdetegia
- Editatu galdetegia
- Galdetegiaren baimenak
- Galdetegia ikusi
- Galdetegia aurreikusi
- Galdetegiaren txostena
- Galdetegiaren bidalketaren e-posta jakinarazpena
- Praktika eraginkorrak
- Galdetegia FAQ
ZAHARRAK:
Nola sortu galdetegi bat
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
- Aukeratu zein koadro edo ataletan gehitu nahi dugun galdetegia.
- Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Galdetegia".
- Formularioa bete, izena eta deskribapenetik hasita.
- Ondoren, galdetegiaren datak.
- Galdetegiaren aurkezpenarekin jarraitu.
- Eta gero galdetegiaren kalifikazioa.
- Sakatu Jarraitu.
- Eskubi aldeko zutabean, aukeratu zabaltzen den menuan galdetegian sartu behar diren galderen kategoria.
- Orain galdera berriak sor ditzakegu edo aukeratutako kategorian aldez aurretik dauden galderetako bat aukeratu nahi den galdera aukeratzeko zutabean sakatuta.
- Kategoria horretan bertan egin dezakegu berriz gauza bera, eta konprobatu gurutze batekin markatuta geratzen direla.
- Kategoriako galdera guztiak ere aukera ditzakegu "Aukeratu dena" sakatuta.
- Galderak aukeratu ondoren Galdetegira gehitu sakatu behar dugu.
- Ezker aldeko zutabean geziak erabil ditzakegu ordenatzeko eta kalifikazio-zutabeko zabaltzen diren menuak galderen balioa aldatzeko.
- Sakatu Gorde kalifikazioak.
- Bukatzeko, sakatu Gorde galdetegi osoa.
Garrantzizkoa
- Moodle-ren 1.5 bertsiotik aurrera aukera dago Galdetegia lehio "seguru" batean erakusteko kopiatzeko edota zabaltzeko arriskua ekiditeko.
Iradokizunak
- Egokitze moduan Bidali botoi gehigarri bat agertzen da galdera bakoitzean eta aukera ematen dio ikasleari galdera bat erantzun bat baino gehiago emateko galdetegiari erantzuteko saiakera berean. Helburua formatiboa da.
- Galdetegiaren ezarpenak zehaztu aurretik zein eremutan erabiliko den pentsatu behar dugu, informatika-gelan, etxean, e.a. Egoki konfiguratzen lagunduko digu horrek.