RSS jarioak foroetan

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

RSS jarioak foroetan

Moodle guneak RSS jarioak gaituta dituenean, foroen ezarpenetan ondorengo aukerak agertzen dira:

RSS jarioak jarduera honetan

Rss foroetan.jpg

Honekin RSS jarioak gaitu ahal ditugu foro honetan.

Bi foro-mota ditugu aukeran:

  • Eztabaidak: Aukera hau eginda, sortutako datuek foroko eztabaida berriak eta bere hasiera-mezua hartuko dituzte barne.
  • Mezuak: Aukera hau eginda, sortutako datuek foroko mezu berri bakoitza hartuko dute barne.

RSS jario berrien kopurua

Honekin RSS jarioan sartu beharreko artikulu kopurua aukera dezakezu. 5 aukeratuta, harpidedunei 5 artikulu berrienak bidaliko zaizkie. Gai berriak (edo eztabaidak) daudenean zaharrenak ordezkatuko dira RSS jarioan. Foro gehienetan egokia izan daiteke 5 eta 20ren artean ezartzea. Gehiago ipini oso foro erabilia bada bakarrik.

RSS jarioetara harpidetu

Foroan RSSa aktibatuta badago, orri nagusian RSS botoi naranja agertuko da (goian eskubi aldean). Erabiltzaile batek RSS botoian sakatzen duenean erakutsitako XML kodea ikus dezake eta hori behar du berri-irakurgailuak. RSS albisteak sortzeko esteka lortuta erraza da berri-irakurgailura eranstea eta foroan gaineratutako informazioa erakutsiko du, harpidetutako beste informazioaz gain.

Podcasting

Moodle 1.6

1.6 bertsiotik aurrera foro batean erantsitako audio eta bideo fitxategiak automatikoki bihurtzen dira garrantzizko artikulu Ipodcast-en RSS jarioan.