Irakaslearen blokeak
Irakasleak hainbat motatako blokeak erabil ditzake ikastaroaren orri nagusian. Oro har, ikastaroek blokeak ezkerreko eta eskuineko zutabeetan izaten dituzte blokeak.
Bloke-motak
Hauek dira irakasle batek ikastaro batean erabil ditzakeen bloke-mota ezberdinak. Irakasleak blokeak gainera ditzake zabaltzen den menu batetik aukeratuta. Beste bloke batzuk irakasleak erabil dezakeen informazioa edo ezarpenak eskaintzen dituzte. Hainbat jarduerek irakasleak sartu beharreko blokeetan agertzen dira.
Zabaltzen dena
Ikastaro bakoitzak blokeak gaineratzeko zabaltzen den menu bat du.
|
Beste bloke batzuk
- Jarduerak Jarduerak gehitzeko irakasleak erabil dezakeen blokea
- Kudeaketa Ikastaroaren kudeaketa
- Ikastaroak Ikasleen ikastaro-zerrenda
- Ikastaroaren/Gunearen deskribapena Irakasleak egindako ikastaroaren deskribapena
- Azken berriak
- Duela gutxiko aktibitatea
- Foroetan bilatu
- Datozen ekitaldiak
- Youtube blokea
- Flickr blokea
Ikastaroko blokeen antolaketa
Irakaleek eta ikastaroko jarduerak kudeatzeko baimena duten beste erabiltzaileek aldatu egin dezakete ikastaroko blokeen antolaketa (Bloke finkoak izan ezik) edizioa aktibatuta badago.
Beste bloke batzuk gainera daitezke Blokeak gaineratzeko menutik aukeratuta. Dauden blokeak (Bloke finkoak izan ezik) ezkutatu egin daitezke, ezabatu edo mugitu blokearen goiko aldean dauden ikonoak erabilita.
Jardueretan blokeak gehitu
Hainbat jarduera-moduluk, besteak beste Ikasgaiak eta Galdetegiak, blokeak izan ditzakete euren orrietan. Gunearen kudeatzaileak gaitu egin behar du funtzio hau irakasleek horrelako orrietan blokeak gaineratu ahal izateko, bestela interfazak ez dio erakutsiko aukera hau irakasleari.
Berez, gaitu gabe dago funtzio hau kudeaketa blokean.Kudeatzaileak gaitu egin dezake blokeak modulu horrietan erakutsi laukitxoa markatuta Kudeaketa > Itxura > Itxurak > Itxuraren ezarpenak atalean. Gaituta, ikastaroko jarduerak kudea ditzaketen erabiltzaileek gaitu egin dezakete blokeak orrietan gaineratzeko funtzioa.