Foroa gehitu

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Nola sortu foro bat

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzeaile gisa, joan ikastaroaren hasiera-orrira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
  3. Erabaki zein atal edo koadrotan gaineratu nahi dugun foroa.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Foroa".
  5. Formularioa bete, izena, mota eta deskribapenetik hasita.
  6. Gainontzeko aukerak foroaren erabileraren ingurukoak dira.
  7. Adierazi RSSrik erabiliko dugun eta konfiguratu.
  8. Foroaren kalifikazioarekin bukatu.
  9. Lagunatza-ikonoak erabil ditzakezu. Berriz editatzeko aukera izango duzu, sakatu Aldaketak gorde.

Garrantzizkoa

  • Foroek duten muga garrantzizko bat gai berriak nork ireki ditzakeen da. Hauek dira aukerak:
    • Guztiek ireki ditzakete gai berriak eta erantzun
    • Gai bakarra gehitu daiteke eta guztiei erantzun
    • Irakasleak ezarritako gaiari bakarrik erantzun ahal zaio
  • Garrantzizko beste aukera bat mezuak kalifikatzeko aukerarena da. Hauek dira aukerak:
    • Mezuak ez ditu inork kalifikatzen
    • Irakasleak bakarrik kalifika ditzake mezuak
    • Guztiek kalifika ditzakete mezuak
  • RSSak erabiltzeko Moodle gunean aktibatu behar dira, bestela ez da agertuko zabaltzen den menua foroen ezarpenetan. *Eztabaidak, Mezuak edo Batere ez dira aukerak. Eztabaidak aukeran sortzen diren datuek foroko eztabaida berriak eta berauen hasierako mezua izango dituzte eta Mezuak aukeran sortutako datuek foroan sortutako mezu berri bakoitza ere izango dute.

Iradokizunak

  • Hainbat gairen inguruko hausnarketarako bitartekoa eta ikasleen ikuspuntu, idea eta iritzi trukerako gunea.
  • Berriak delakoen berri izateko bidea.
  • Ikasleei harrera egiteko eta ezagutzeko.
  • Aldez aurretik landutako gai baten inguruko eztabaidarako.
  • Ohiko galderei erantzuna emateko. Argitaratuta ez zaie berriz erantzun beharreko ohiko galderei.
  • Irakaleak, ikasleek, hedabideetan planteatutako galderen inguruko eztabaida.
  • Kafetegia edo zaletasunen truke informalerako gunea.
  • Gonbidatu bereziren batekin egin beharreko eztabaidarako (guraso, aditu, urruneko, e.a.)