Blokeen kudeaketa

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kokapena: Kudeaketa> Moduluak> Blokeak> Blokeak kudeatu

Blokeen kudeaketa

Blokeen kudeaketarako orriak aukera ematen die kudeatzaileei instalatutako blokeak eta euren ezarpenak kudeatzeko.


Ezkutatu blokea

Ezkutatu/erakutsi zutabeak aukeratutako blokeak ezkutatzeko aukera eskaintzen du, hau da, ez dira inongo ikastarotako "Gehitu blokea" zabaltzen den menuan agertuko eta ezin izango dira inongo ikastarotan erabili, beraz. Blokea ezkutatzeko, sakatu begiaren ikonoari eta begia itxita agertuko da.

Ikastaroko "Gehitu blokea" zabaltzen den menuaren tamaina txikitzeko, erabiliko ez diren blokeak ezkutatu egin ditzakezu, adibidez bilaketa orokorrak (ez badituzu behintzat bilaketa orokorrak gaitu Kudeaketa > Bestelakoak> Esperimentala-n), mentees (ez baduzu guraso rola gehitu) eta network servers (ez baduzu, behintzat Moodle Sarea erabiltzen).

Adibideak

Blokeen orriak bloke bakoitzaren adibide-kopurua ere erakusten du. Zenbaki bati sakatuta bloke hori duten ikastaroen zerrenda erakutsiko da.

Bloke bat baino gehiago

Bloke batzuk, HTML-a adibidez, behin baino gehiagotan erabil daitezke ikastaro batean. Hau gaitzea erabaki dezakezu Anitza zutabeko estekeri sakatuta.

Ezabatu blokea

Edozein bloke ezaba daiteke ezabatu zutabeko esketa erabilita. Ez dago inongo arrazoirik bloke estandarrak ezabatzeko, hala ere ez estandarrak ezabatu egin behar izaten dira eguneratu baino lehen.

Oharra: Bloke bat erabat ezabatzeko, blokeen orritik ezabatzeaz gain, moodle/blocks karpetatik oraingo bloke karpeta kendu/ezabatu ere egin beharko duzu, bestela Moodle-k berriz instalatuko du gunearekin kudeaketan sartzen zaren hurrengoan.

Blokeen ezarpenak

Hainbat blokek bestelako ezarpenak dituzte eta horietako jotzeko ezarpenak zutabeko estekei sakatu behar zaie.

Bloke-zerrenda (Kudeatzailea)

Edizioa aktibatuta, Moodle orri batean role baterako testuinguru horretan gehi daitezkeen blokeen zerrenda duen bloke bat erakutsi daiteke. Kudeatzailearentzat bakarrik aukeran dauden bloke bereak dira hauek.

Testuinguruaren adibideetan Gunearen hasiera-orria edo Ikastaroaren hasiera-orria ere sartzen dira. Irakaslearen blokeak kudeatzailearen esku daude beren testuinguruan zabaltzen den menuetan.

Beheragoko zerrendan agertzen dira kudeatzaileak eskura dituen blokeak. Guztiak ditu erabilgarri hasiera-orrian, Kudeatzailearen laster-markak eta Sare Zerbitzariak bakarrik dira erabilgarri ikastaro-mailan.

Jarduerak blokea
Kudeatzailearen laster-markak blokea
Ikastaroak
Azken berriak blokea
Menu nagusia
Sare Zerbitzariak
Partaideak blokea
Duela gutxiko aktibitatea blokea
Kudeatzailearen blokeak guneko hasiera-orrirako 1.9

Bloke ezestandarrak

Pakete estandarrean dauden blokeaz gain, beste Moodler batzuk beren bloke propioak garatu dituzte eta Moodle komunitatearen esku ipini. Bloke hauek Moodle.org-eko Modules and plugins database-tik jatsi ahal dituzu.

Kontuz: kontuan izan kalitate-arazoak izan ditzaketela bloke hauek, agian ez direla behar bezala ibiliko eta agian ez direla ibiliko Moodle eguneratzen duzunean. Azter itzazu ondo erabili aurretik eta prestatu desinstalatzeko egueneraketak egin baino lehen.

Begiratu halaber