Urrutiko RSS jarioak blokearen ezarpenak
MoodleDocstik
Kokapena: Urrutiko RSS jarioen ezarpenen esteka hemen: Kudeaketa> Moduluak > Blokeak
Orri honen urrutiko RSS jarioen ezarpenak ezartzen ditu. Interneteko blog-etan, berri-paperetan, e.a. bila dezakezu eta horiek erakutsiko dira zure Moodle ikastaroko bloke batean.
Hiru ezarpen dituzu aukeran:
- Sarrerak jarioko (block_rss_client_num_entries) - Berez blokean jarioko erakutsiko den sarrera-kopurua. Anulatu egin daiteke hau ikastaro batean bloke bat berritzen duzunean.
- Itxaroteko denbora (block_rss_timeout) - Moodle-k zenbat minuturo irakurriko duen jarioa. Hainbat gunetako jarioak irakurtzeak denbora luze eman dezakeenez, zure ikastaro orria bilatzea mantxotu dezake. Komenigarria da, beraz, tarte handi xamarra ezartzea, zure ikastaroko bisitariek ez ditzaten zerbitzari makal baten ondorioak jasan. Denbora minututan ezartzen da hemen.
- Igorleak (block_rss_client_submitters) - Nork dauka baimena rss jario berriak definitzeko? Definitutako jariak zure guneko edozein orritan daude eskuragarri. Aukerak hauek dira: kudeatzeileak, kudeatzeileak eta tutoreak edo denak.
Jario gehiago gainera daitezke RSS jarioak bloketik.