Rolak baliogabetzea gaitu

MoodleDocstik
(Hemendik dator Baimenak kentzen utzi)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.7


Kokapena: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu


Orri honetan ezartzen da rol bakoitzak zein beste rol baliogabe dezakeen.

Ohartu ezarpen hau moodle/role:override gaitasuna baimenduta duten erabiltzailee bakarrik aplikatzen zaiela (edo Moodle 1.9.3-tik aurrera, moodle/role:safeoverride gaitasuna baimenduta).

Berezko kudeatzailea rolak moodle/role:override gaitasuna baimenduta du, kudeatzailearen lerroko laukitxo guztiak berez daude markatuta, kudeatzaileak beste edozein rolerako baimenak baliogabe ditzakeela adierazi nahian.

Gaitu irakasleak rolak baliogabetu ahal izateko

Gaitu rolak baliogabetzea Moodle 1.8-n

Irakasleak rolak baliogabetu ahal izateko gaitzeko, lehenik rolak baliogabetzeko gaiatasuna baimendu behar duzu eta ondoren ezarri zein rol baliogabe dezakeen irakasleak.

  1. Jo hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Editatu irakaslea rola eta aldatu moodle/role:override gaitasuna (edo moodle/role:safeoverride Moodle 1.9.3-tik aurrera) baimendu-ra.
  3. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.
  4. Sakatu "Baimendu rolak baliogabetzea" pestainari (hemen: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu)
  5. Markatu laukitxo egokia(k) irakaslearen lerroan irakasleak zein rol baliogabe dezakeen adierazteko. Ohikoena ikaslea rola izatea denez (ez duzu nahiko, jakina, irakasleak kudeatzailea baliogabetu ahal izatea), markatu irakaslearen lerroak ikaslearen zutabearekin bat egiten duen laukitxoa.
  6. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.