Datu-basea ikusi

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/data/view)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ondorengo leihatilak ditugu:

  • Zerrenda ikusi
  • Erregistro bakarra ikusi
  • Sarrera gehitu
  • Txantiloiak
  • Eremuak

Datu-basearen ikuspena (Datu-basearen atala) bi eratara egin daiteke.

Zerrenda ikusi

Zerrenda ikusi aukerak hainbat sarrera erakusten ditu, seguruenik laburtuta informazio guztia sartzen dela ziurtatzeko. Pantailaren beheko aldeko kontrolak erabil ditzakezu edukiak bilatu eta ordenatzeko.

Erregistro bakarra ikusi

Bestalde, sarrerak banaka ere ikus ditzakezu. Honek zerrendaren ikuspenean baino informazio xeheagoa eskainiko dizu.

Iruzkina gehitu

Datu-basearen sortzaileak iruzkinak gaituta baditu, zuk ere gehitu ahal duzu iruzkina.

Sarrerak kalifikatu

Datu-basearen sortzaileak kalifikazioak gaituta baditu, zuk ere kalifikatu ahal dituzu datu-baseko sarrerak.