Modulu ezestandarrak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moduluak deskargatu

Jarduera-modulu ez estandarrak Modules and plugins database-tik deskarga daitezke edo cvs:moodle/contrib-etik http://download.moodle.org/download.php/modules/moduluaren_izena.zip URL-a erabilita.

Moduluaren instalazioa

  1. Descargatu zip fitxategia zure moodle/mod direktoriora eta bertan deskonprimitu.
  2. Komenigarria da, baina ez beharrezkoa, ingelesezko azken hizkuntz-paketea lortzea eta baita zeure hizkuntzarako azkenak ere. Jarri hauek zure moodle/lang direktorioan (Moodle 1.5) eta bertan deskonprimitu.
  3. Modulu batzuek beren hizkuntz-fitxategiak izan ditzakete. Horrelakoetan, utzi dauden lekuan eta automatikoki bilatu eta instalatuko dira.
  4. Zoaz zure kudeatzaile orrira instalazioa osatzeko.

Modulua desinstalatu

Desinstalatzeko, "Moduluen kudeaketa" menuan sakatu desinstalatu nahi duzun moduluari dagokion "ezabatu" esteka. Gainera, moduluari dagokion moodle/mods direktorioa ezabatu beharko duzu; egin ezean, Moodle-k berriz instalatuko du modulua kudeaketa orrira joaten zaren hurrengoan.

Modulu ez estandarrak

Modulu batzuk agian ez ditu garatzaileak CVS-ra igo. Modulu hauek garatu dituen entrepresaren gunetik deskargatu ahal dira edo moodle.org-en foroetatik.

Moodle-ren estekak


Jarduerak izeneko blokeak ikastaroko jarduera-kategoria guztien zerrenda aurkezten du (foroak, galdetegiak, baliabideak...)

Lehenbiziko zutabean jarduerak zein aste edo gaitan dauden azaltzen da. Gainerako zutabeetako edukia jardueraren arabera alda daiteke:

Txata
Izena
Inkestak
Galdera eta erantzuna
Galdetegiak
Izena, Itxitako galdetegia eta gehienezko kalifikazioa
Inkesta xumeak
Izena eta egoera
Foroak
foroaren izena, Deskribapena, Koadroak, Irakurri gabeko mezuak, Nabarmendu, Harpidetuta eta RSS
Glosategiak
Izena, Sarrerak eta RSS
Hot Potatoes Galdetegiak
Izena, Galdetegia itxiko da, Gehienezko kalifikazioa eta Saiakerak
Ikasgaiak
Izena, kalifikazioa eta Amaiera-data
Baliabideak
Izena eta Laburpena
Scorm-ak
Izena eta Laburpena
Tailerrak
Izena, Kalifikazioa, Bidalita eta Amaiera-data
Zereginak
Izena, Zeregin-mota, Entregatze-data, Bidalita eta Kalifikazioa
Wikiak
Orriaren izena, Laburpena, Talde-mota eta Azken aldaketa


Blokeen taula

Jarduerak | Kudeaketa | Egutegia | Ikastaroak | Ikastaroaren/Gunearen deskribapena | HTML blokea | Azken berriak | Mezularitza | On-line erabiltzaileak | Partaideak | Galdetegiaren emaitzak | Glosategiaren ausazko sarrera | Duela gutxiko aktibitatea | RSS jarioak | Foroetan bilatu | Laster-markak | Datozen ekitaldiak | Bloke ez-estandarrak