Mail edo posta modulua SourceForge-n eskuragarri dagoen tresna da. emaparicio-k (ezizena, izen osoa ezezaguna da) garatu zuen.
Posta moduluaren funtzionalitatea Dialogue-rena bezalakoa da, baina abantaila da hainbat erabiltzaileri aldi berean bidal dakiekeela mezua.
Postak interfaz erraza du: Sarreretarako leihatila bat, beste bat Irteeretarako eta hirugarrena Idazteko. Ez du Moodle-ren HTML editatzailea erabiltzen mezuak idazteko. Bidaltzaileak ikastaroko erabiltzaileen zerrendatik aukera ditzake helbideak. Helbide bat baino gehiago aukera dezakegu. Mezuak ikastaro barrukoak dira, adibidez, ikastaroko erabiltzaileen artean eta ikastaroan bakarrik bidaltzen dira. Mezu berriaren jakinarazpena bidal daiteke erabiltzaileen posta helbidera.
Ikastaro batean posta-tresna gaineratzen denean, irakasleak zehaz dezake mezu zaharrak zenbat denboratara desagertu.