Irakasleak rolekin egin ditzakeen kontu erabilgarriak

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ikasleari foro-moderatzaile baimenak eman

Nola: Esleitu edizio baimenik gabeko irakaslea rola modulu testuinguruan, jarduera editatzeko orriko "Jarduera honi esleitutako rolak" pestaina erabilita (berezko rol ezarpenak)

  • Aukera ematen dio erabiltzaileari foroko mezuak editatu edo ezabatzeko, eztabaidak bereiztu eta beste foro batera mugitzeko
  • Ikusi foro-moderatzailea rola zehaztasun gehiagorako

Gida: How to give a student forum moderator rights PDF, ODT

Gaitu ikaslea bidalitako zereginak kalifikatzeko

Nola: Esleitu edizio baimenik gabeko irakaslea rola modulua testuinguruan, jarduera editatzeko orriko "Jarduerari esleitutako rolak" pestaina erabilita (berezko rol ezarpenak)

  • A form of peer assessment/evaluation
  • Antzeko erabilera: Gaitu ikaslea galdetegiko entsegu-galderak kalifikatzeko

Ikasleari datu-base moduluko sarrerak onartzeko baimena eman

Nola: Esleitu edizio baimenik gabeko irakaslea rola modulua testuinguruan, jarduera editatzeko orriko "Jarduerari esleitutako rolak" pestaina erabilita (berezko rol ezarpenak)

  • Aukera ematen dio erabiltzaileari datu-basea moduluko sarrerak onartu, editatu eta ezabatzeko
  • Antzeko erabilera: Eman ikasleari glosategiko sarrerak onartzeko baimena

Gida: How to give a student rights to approve database entries PDF, ODT

Ikaslea gordetako txat-saioak ezabatzeko gaitu

Nola: Esleitu edizio baimenik gabeko irakaslea rola modulua testuinguruan, jarduera editatzeko orriko "Jarduerari esleitutako rolak" pestaina erabilita (berezko rol ezarpenak)

  • Aukera ematen dio erabiltzailari inora ez doazen elkarrizketetarako txat-saioak ezabatzeko

Sortu itxitako foroa

Nola: Baliogabetu ikaslea rola modulua testuinguruan, jarduera editako orriko "Baliogabetu baimenak" pestaina erabilita, eta ezarri eztabaidak hasi eta mezuei erantzuteko gaitasunak 'debekatu' (irakasleak baimenak baliogabetzeko gaituta egon behar du)

  • Itxitako foroan, ikasleek ezin dute dagoeneko eztabaida berririk hasi, ezta erantzun eman ere baina izandako eztabaida guztiak irakurri ahal dituzte
  • Ikusi Foroaren baimenak zehaztasun gehiagorako
  • Antzeko erabilerak: itxitako datu-basea, glosategia edo wikia

Gida: How to create an archive forum PDF, ODT

Ikaslea foroetako mezuak kalifikatzeko gaitu

Nola: Baliogabetu ikaslea rola modulua testuinguruan, jarduera editako orriko "Baliogabetu baimenak" pestaina erabilita, eta gaitu foroetako mezuak kalifikatzeko (irakasleak baimenak baliogabetzeko gaituta egon behar du)

  • Berdinen arteko ebaluzioarako modu bat
  • Ikusi Foroaren baimenak zehaztasun gehiagorako
  • Antzeko erabilerak: Gaitu ikasleak datu-base edo glosategiko sarrerak kalifikatzeko

Ikasleak bere burua ikastaro batetik desmatrikulatzeko gaitu

Nola: Baliogabetu ikaslea rola ikastaroa testuinguruan, ikastaroaren kudeaketa blokeko Rolak esleitu esteka eta "Baliogabetu baimenak" pestaina erabilita eta baimendu nork bere buruari rolak kentzeko gaitasuna baimenak baliogabetzeko gaituta egon behar du)

  • Erabilgarri konpentsazio, berrikusketa eta aukerako beste ikastaro batzuetarako
  • Begiratu Desmatrikulatzea zehaztasun gehiagorako

Gida: How to allow students to unenrol themselves from a course PDF, ODT

Ezkutatu bloke bat bisitariei

Nola: Baliogabetu bisitaria rola blokea testuinguruan, ikastaroa blokeko Rolak esleitu esteka eta "Baliogabetu baimenak" pestaina erabilita eta blokeak ikusteko gaitasuna debekatu (irakasleak baimenak baliogabetzeko gaituta egon behar du)

  • Ikusi Blokeen baimenak zehaztasun gehiagorako
  • Antzeko erabilera: Ezkutatu blokea ikasleei

Ikasleari denbora-tarte duten galdetegiak egiteko nahi beste denbora eman

Nola: Esleitu denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea rola ikastaroa edo modulua testuinguruan (kudeatzaile batek Denbora-mugarik gabeko galdetegi-erabiltzailea rola sortu izana beharrezkoa da)

Ikaslea galderak sortzeko gaitu

Nola: Esleitu galdera-sortzailea rola ikastaroa testuinguruan, Ikastaroaren kudeaketa blokeko Rolak esleitu esteka erabilita (kudeatzaile batek Galdera-sortzailea rola sortu izana beharrezkoa da)

  • Aukera ematen dio ikasleari ondoren galdetegietan erabili ahal izango diren galderak sortzeko
  • Ikusi Galdera-sortzailea rola zehaztasun gehiagorako

Gida: How to enable students to create questions PDF, ODT

Kontuz: XSS arriskuak dituzten gaitasunak gaituta daude galdera-sortzailea rolerako. Beraz, rol hau oso kontu handiz esleitu behar da.

Ikasle bati egutegi-editorea rola eman

Nola: Esleitu egutegi-editorea rola ikastaroa testuinguruan, Ikastaroen kudeaketa blokeko Rolak esleitu esteka erabilita (kudeatzaile batek egutegi-editorea rola sortu izana beharrezkoa da)

  • Aukera ematen dio erabiltzaileari egutegian ikastaro-ekitaldiak gehitzeko
  • Erabilgarria da eskolako administrariek hainbat data esanguratsu eskola-egutegira gehitzeko (rola sistema testuinguruan esleitzen denean)
  • Ikusi egutegi-editorea rola zehaztasun gehiagorako

Ikasle bihurriari irakurtzeko sarbidea bakarrik eman aldi baterako

Nola: Esleitu rola ikastaroa edo modulua testuinguruan (kudeatzaile batek 'ezin daturik argitaratu' rola, eta aukeratutako gaitasaunak debekatuta, sortu izana beharrezkoa da)

  • Debekatu egiten dio erabiltzaileari testua idaztea irakurtzeko sarbidea bakarrik duen edonon

Ikusi halaber