Bisitaria rola

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Bisitarien sarbidea

Moodle-k barnean du "Bisitari-kontua". Bisitariak identifikatu egin daitezke bisitari-erabiltzaile gisa identifikatzeko orriko "Bisitari gisa sartu" botoia erabilita eta bisitarientzako sarbidea duten ikastaroetan sartu. Gainera, identifikatutako erabiltzeileak bisitarientzako sarbidea duten ikastaroetan sar daitezke matrikulatu beharrik izan gabe.

Bisitariak BETI du "irakurtzeko bakarrik" sarbidea - eta beraz ezin du bidali inongo e-postarik edo bestelako mezurik ikastaroko benetako ikasleentzat.

Ezin dute:

  • Mezurik bidali foroetara
  • Editatu wiki orririk
  • Txatean parte hartu
  • Galdetegiei erantzun
  • Zereginik bidali
  • Glosategiko sarrerarik edo iruzkinik gehitu
  • SCORM edukirik ikusi (aurrerabidea ez dago prestatuta bisitarientzat)
  • Inongo kalifikazio edo emaitzik jaso (irakurtzeko bakarrik sarbidea dute)

Ezaugarri hau erabilgarria izan daiteke zure lankide bati zure lana ikusten uzteko, edo matrikula egingo duten erabaki aurretik ikasleei ikastaroa ikusten uzteko.

Ohartu bi bisitari-sarbide motaren artean aukeratu behar duzula: Partaide-giltzarekin edo gabe. Giltza duten partaideei sartzen uzten badiezu, indarrean dagoen partaide-giltza beharko dute sartu nahi duten BAKOITZEAN (ikasleek ez bezala, hauek behin bakarrik beharko baitute). Honela mugatu egin duzu bisitariek ikastaro batera sarbidea izatea. Bisitarian giltzarik gabe sartzea aukeratzen baduzu, edozein sartu ahal izango da zure ikastaroan.

Bisitariek galdetegiei erantzun ahal izatea nahi baduzu, edo beherago zerrendatzen den beste edozein jarduera egin ahal izatea, eta horren segurtasunari zer ekarriko dion aztertu baduzu, bisitaria kontua sor dezakezu, erabiltzaile izena = pasahitza = bisitaria duena, edozein sarean sartzeko.

Enabling guest access

Moodle gunean bisitarien sarbidea gaitzeko, Kudeaketa> Erabiltzaileak > autententifikazioan "erakutsi" ezarri behar dio kudeatzaileak Bisitariek saioa hasteko botoiari.

Irakasleek ikastaroaren ezarpenetan ezar dezakete beren ikastaroetan bisitariek sarbidea izango duten ala ez.

To allow visitors to be logged in as guests automatically when entering courses with guest access, the autologinguests box should be checked by an admin in Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Erabiltzailearen politikak.

Bisitarien sarbidea desgaitu

Bisitarientzako sarbidea desgaitu egin daiteke bisitarien sarbiderako botoia ezkutatuz hemen: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Autentifikazioa. Ikastaroren batek bisitarientzako sarbidea badu baimenduta, identifikatutako erabiltzaileek bakarrik izango dute sartzeko aukera.

Auto-matrikulazioa

Zenbaitetan nahi izango duzu jendeak lotura estuagoa izatea ikastaroarekin aldez aurretik zuk matrikulatu beharra izan gabe. Horrelakoetan "Auto-matrikulazioa" gaitu dezakezu zure ikastaroan. Zure Moodle zerbitzarian erabiltzaile kontua duen edozeini aukera ematen dio zure ikastaroan ikasle gisa aritzeko. Bisitarien sarbidearekin gertatzen den bezala, Partaide-giltza erabil dezakezu giltza zuregandik jasotakoei bakarrik mugatzeko.

Identifikatzeko orria alde batera utzi, URL erabilita

Kanpoko jendeak bisitarientzako sarbidea duten zure Moodle orriak ikusi ahal izateko URL-a lortu nahi duzunean, URL parametro arrunt bat username=guest gehitu ahal duzu identifikazio orria jauzi eta automatikoki erabiltzaile horiek Bisitari gisa aritzeko.

Adibidez, URL honek "Using Moodle" ikastaroaren Ongi etorri orria erakutsi aurretik identifikatzeko eskatuko dio erabiltzaileari:

Baina URL honek erabiltzailea identifikatutako Bisitari bihurtzen du eta berehala erakusten du eskatutako orria:

Oharra: erabiltzailea URL honetatik irekitako orritik zuzenean identifikatzen saiatzen bada, ezin izango du egin. Izan ere, identifikatzeko orriak berriz ere URL horretara bidaliko du Bisitari gisa identifikatzeko. Frustantea izan daitekeenez, erabili metodo hau benetako kanpoko bisitariekin bakarrik.

Ikusi halaber

Using Moodle-ko foro-eztabaidak: