Ikastaroak kudeatzailea/ikastaroa sortu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu


Nola sortu ikastaroa

Pausuak

  1. Ikastaro-sortzaile edo kudeatzaile gisa, gunearen hasiera-orrira joan.
  2. "Gunearen kudeaketa" menuko "Ikastaroak" estekan sakatu.
  3. "Ikastaroak gehitu/editatu" aukeratu.
  4. Ikastaro-kategorien azpian dagoen "Ikastaro berria gehitu" sakatu eta azalduko den formularioa bete (behar izanez gero, laguntza-botoiak erabili). Gogoan hartu formulario hau noiznahi edita dezakezula eta berezko aukerak kasu gehienetan baliagarriak direla.
  5. Aldaketak gordetakoan, ikastaroan rolak esleitzeko menua azalduko da. Momentuan eslei ditzakezu rolak edo aurrerago egin.
  6. Ikastaro berria gunearen orrian azalduko da.

Garrantzizkoa

  • Ikastaro-sortzailearen profila ez baduzu edo Moodleko kudeatzailea ez bazara, haiekin jarri behar duzu harremanetan ikastaroa sor diezazuten.
  • Ikastaroa sortzean, kategoria baten barruan sailkatu behar dugu, ikasleei aurkitzea errazteko.

Iradokizunak

  • Antzeko edukiak baina ikasle ezberdinak dituzten ikastaroak sortu nahi izanez gero, komeni da taldeak egiteko aukera ezagutzea. Honela errazago lor dezakegu ikastaro bakar bat eguneratuta izatea.
  • Ikastaroaren izen laburra mezu automatiko bakoitzaren gaian bidaltzen da eta horregatik aski argigarria izan behar du, ikasleak ikastaro batean baino gehiagotan izena emanda baldin badaude, bederen.