Kokapena: Kudeaketa> Ikastaroak > Ikastaroak gehitu/editatu
Ikastaroak sortu aurretik, egokia da hainbat ikastaro-kategoria sortzea. Berez, Moodle kategoria bakarra dago: Bestelakoak. Zure ikastaroak Bestelakoak kategorian sar baditzakezu ere, errazago aurkituko dituzte zure ikasleek hainbat kategoria argitan antolatzen badituzu.
Gehitu kategoria
Kategoria bat gehitzeko:
- Sakatu Guneko kudeaketa blokeko Ikastaroak estekari eta ondoren, Ikastaroak gehitu/editatu-ri.
- Ikastaro-kategorietako orrian, sakatu "Beste kategoria bat gehitu" botoiari eta bete agertuko zaizun formularioa.
- Sakatu "Kategoria sortu" botoiari.
Sortu duzu dagoeneko ikastaro-kategoria berria, eta orain gora edo behera mugi dezakezu dauden kategorien artean azpikategoria bat sortzeko. Hainbat ikastaro-kategoria sortuta, prest zaude ikastaro bat sortzeko.
Gehitu ikastaroa
Ikastaro bat gehitzeko:
- Sakatu Guneko kudeaketa-blokeko Ikastaroak estekari eta ondoren, Ikastaroak sortu/editatu-ri.
- Ikastaro-kategorien orrian, sakatu "Beste ikastaro bat gehitu" botoiari.
- Gehitu ikastaro-ezarpenak, eta ondoren sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.
- Rolak esleitzeko orrian, sakatu irakaslea rolari ikastaroan irakasleak esleitzeko.
Ikastaro bat ezkutatzea erabakitzen baduzu, sakatu ikastaroaren izenaren ondoan dagoen begiaren ikonoari. Ezkutuko ikastaroak ikusteko gaitasuna duten erabiltzaileek bakarrik, irakasleek esaterako, izango dute ezkutuko ikastarora sartzea. Kategoriak ere ezkuta daitezke, nahi izanez gero.
- Aholkua:: Ikastaro berrietarako berezko kategoria aldatzeko, besterik gabe editatu Bestelakoak kategoria.
Irakasleei ikastaroaren izena editatzea ukatu
Moodle 1.9
Moodle 1.9.3-tik aurrera, ondorengo eremuetako bat/batzuk - ikastaroaren izen osoa, izen laburra, ID zenbakia - blokeatu egin daitezke irakasleei berauek editatzea ukatzeko. Hau egiteko:
- Jo Kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu, guneko kudeaketa blokean.
- Sakatu irakaslea rolaren ondoko editatzeko ikonoari.
- Aldatu hauetako gaitasun bat/batzuk moodle/course:changefullname, moodle/course:changeshortname, moodle/course:changeidnumber baimendutik ezarri gabera.
- Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari orriaren beheko aldean.
Ikusi halaber
- Ikastaroaren ezarpenak
- Rolak esleitu - ikastaro batean ikasleak edo irakasleak gehitzeko
- Ikastaro-eskaria
- Using Moodle-ko Hide Courses from some users or students foro-eztabaida