Ikastaroak kudeatzailea/ikastaro zerrenda

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola agertu ikastaro- edo kategoria-zerrenda gunearen hasiera-orrian

Pausuak

  1. Kudeatzaile gisa gunearen hasiera-orrira joan.
  2. "Gunearen kudeaketa" menuko "Itxura" aukeran sakatu.
  3. "Hasierako orria" botoiari sakatu.
  4. Hasiera-orriaren deskribapenaren azpian zabaltzen den izen bereko menua dago. Bertan, hainabt aukera izango dituzu: "Ikastaroen zerrenda erakutsi"; "Kategorien zerrenda erakutsi"; "Combo zerrenda" edo "Albiste berriak erakutsi". Nahi duzuna aukeratu. Gogoan hartu noiznahi alda dezakezula.
  5. Aldaketak gorde.

Iradokizunak

  1. Moodle guneak ikastaro-kopuru handia baldin badu, gomendagarria da kategoria-zerrenda erakustea.
  2. Gunearen azken albisteak ere erakuts ditzakegu.