Blogak

MoodleDocstik
Abel Camacho (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:12, 1 Martxoa 2012
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.6

'Blog' hitza 'web log'-en laburpena da. Norberaren adierazpenetarako eta familia eta lagunekin komunikatzeko munduan miloika lagunek erabiltzen dituzten on-line egunerokoak dira. Blogean normalean blogaren egileak sortutako mezuak kronologikoki ordenatuta agertzen dira. Pertsona batek idazten du normalean blogean, baina hala ere hainbat blogetan taldeek ere izan dezakete idazteko baimena.

Blogak Moodle-n erabiltzailea du oinarri - erabiltzaile bakoitzak du bere bloga. Kudeatzaile, irakasle eta ikasleek Etiketak sor ditzakete - Kudeatzaileek guneko etiketak sor ditzakete, irakasleek Ikastarokoak, eta ikasleek euren etiketa-zerrenda sor dezakete.

Blog-sarrera bat sortzean, erabiltzaileak erabaki egin dezake zein etiketa lotu nahi duen sarrera berri horrekin. Hainbat etiketa aukera daiteke. Erabiltzaileek blog-sarrera hori nork eskuratzeko moduan egongo den ere aukera dezakete (gunean blog-ikusgarritasunaren ezapenen arabera).

Blog-ikusgarritasuna

Blogak iksusteko ezarpenak Moodle 1.6n

Guneko blog-ikusgarritasuna kudeatzaileak ezartzen du blogaren ezarpenetan hemendik: Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politikak.

Berez, guneko erabiltzaile guztiek ikusi ahal dituzte blog guztiak. Blog-ikusgarritasuna mugatu egin daiteke erabiltzaileek euren ikastaroko edota taldeko blogak bakarrik ikusi ahal izateko. Beste aukera bat blogak erabat desgaitzea da.

Oharra: Blog-ikusgarritasuna eta blog-sarrerak norentzat argitaratu bi kontzeptu ezberdin dira. Adibidez, blog-ikusgarritasunak "Erabiltzaileek beren ikastaroko pertsonen blogak baino ezin dituzte ikusi" ezarpena badu, erabiltzaileak argitaratzeko bi aukera du - "zeuretzat bakarrik" edo "gune honetako guztientzat". "Gune honetako guztientzat" aukeratzen badu, blog-ikusgarritasunaren ezarpena dela-eta, ikastaroko beste partaideek bakarrik ikusi ahal izango dute bere sarrera.


Moodle-tik kanpoko blogak

Hainbat konpainia eta erakundek esakintzen dituzte blog-guneak web-ean eta orokorrean doakoak izaten dira. Honetarako konpainia ezagunena Google-ren Blogger da. Izena eman beha da bakarrik doako Gmail kontua erabilita. Edublogs-ek ere eskaintzen die ikasle eta irakasleei blogak egiteko era ezarraza. Edublogs-ek ez die eskatzen ikasleei e-posta helbidea erabiltzea izena emateko, eta egokia da hainbat eskolak ez duelako e-posta helbiderik ikasleentzat- bereziki hasiera-mailan.

Kode Irekiko hainbat aplikazio ere badira doan jaitsi eta instalatzeko. Hauetan erabiliena Wordpress da.

Ikusi halaber



Jarduera-moduluak

Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak