Blogak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.6

'Blog' hitza 'web log'-en laburpena da. Norberaren adierazpenetarako eta familia eta lagunekin komunikatzeko munduan miloika lagunek erabiltzen dituzten on-line egunerokoak dira. Blog-ean normalean blogaren egileak sortutako mezuak kronologikoki ordenatuta agertzen dira. Pertsona batek idazten du normalean blog-ean, baina hala ere hainbat blog-etan taldeek ere izan dezakete idazteko baimena.

Blog-ak Moodle-n erabiltzailea du oinarri - erabiltzaile bakoitzak du bere Blog-a. Kudeatzaile, irakasle eta ikasleek Etiketak sor ditzakete - Kudeatzaileek guneko etiketak sor ditzakete, irakasleek Ikastarokoak, eta ikasleek euren etiketa-zerrenda sor dezakete.

Blog-sarrera bat sortzean, erabiltzaileak erabaki egin dezake zein etiketa lotu nahi duen sarrera berri horrekin. Hainbat etiketa aukera daiteke. Erabiltzaileek blog-sarrera hori nork eskuratzeko moduan egongo den ere aukera dezakete (gunean blog-ikusgarritasunaren ezapenen arabera).

Blog-ikusgarritasuna

Blogak iksusteko ezarpenak Moodle 1.6n

Guneko blog-ikusgarritasuna kudeatzaileak ezartzen du blog-aren ezarpenetan hemendik: Kudeaketa> Segurtasuna > Gunearen politikak.

Berez, guneko erabiltzaile guztiek ikusi ahal dituzte blog guztiak. Blog-ikusgarritasuna mugatu egin daiteke erabiltzaileek euren ikastaroko edota taldeko blogak bakarrik ikusi ahal izateko. Beste aukera bat blog-ak erabat desgaitzea da.

Oharra: Blog-ikusgarritasuna eta blog-sarrerak norentzat argitaratu bi kontzeptu ezberdin dira. Adibidez, blog-ikusgarritasunak "Erabiltzaileek beren ikastaroko pertsonen blogak baino ezin dituzte ikusi" ezarpena badu, erabiltzaileak argitaratzeko bi aukera du - "zeuretzat bakarrik" edo "gune honetako guztientzat". "Gune honetako guztientzat" aukeratzen badu, blog-ikusgarritasunaren ezarpena dela-eta, ikastaroko beste partaideek bakarrik ikusi ahal izango dute bere sarrera.


Moodle-tik kanpoko blogak

Hainbat konpainia eta erakundek esakintzen dituzte blog-guneak web-ean eta orokorrean doakoak izaten dira. Honetarako konpainia ezagunena Google-ren Blogger da. Izena eman beha da bakarrik doako Gmail kontua erabilita. Edublogs-ek ere eskaintzen die ikasle eta irakasleei blog-ak egiteko era ezarraza. Edublogs-ek ez die eskatzen ikasleei e-posta helbidea erabiltzea izena emateko, eta egokia da hainbat eskolak ez duelako e-posta helbiderik ikasleentzat- bereziki hasiera-mailan.

Kode Irekiko hainbat aplikazio ere badira doan jaitsi eta instalatzeko. Hauetan erabiliena Wordpress da.

Ikusi halaber



Jarduera-moduluak

Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak