Blogak
Moodle 1.6
Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )
'blog' hitza 'web log'-en laburpena da. Norberaren adierazpenetarako eta familia eta lagunekin komunikatzeko munduan miloika lagunek erabiltzen dituzten on-line egunerokoak dira. Blog-ean normalean blogaren egileak sortutako mezuak kronologikoki ordenatuta agertzen dira. Pertsona batek idazten du normalean blog-ean, baina hala ere hainbat blog-etan taldeek ere izan dezakete idazteko baimena.
Blog-ak Moodle-n erabiltzailea du oinarri - erabiltzaile bakoitzak du bere Blog-a. Kudeatzaile, irakasle eta ikasleek Etiketak sor ditzakete - Kudeatzaileek guneko etiketak sor ditzakete, irakasleek Ikastarokoak, eta ikasleek euren etiketa-zerrenda sor dezakete.
Blog-sarrera bat sortzean, erabiltzaileak erabaki egin dezake zein etiketa lotu nahi duen sarrera berri horrekin. Hainbat etiketa aukera daiteke. Erabiltzaileek blog-sarrera hori nork eskuratzeko moduan egongo den ere aukera dezakete (gunean blog-ikusgarritasunaren ezapenen arabera).
Blogek ikasleei, irakaslei eta kudeatzaileei web formatuko egunkari edo kaiera publikoa izatea ahalbidetzen die. Bloga norberarena da eta hainbat aukera ditu zeinek irakur dezakeen mugatu ahal izateko.
Erakunde eta konpainia askok eskaintzen dituzte Blog guneak Interneten eta doanekoak izan ohi dira. Horretarako konpainia handiena Googlek eskaintzen duen Blogger da. Libre deskargatu eta instala daitezkeen jatorri-kode irekiko (Open Source) programa asko ere badira Interneten. Asko erabiltzen den beste bat Wordpress da.
Moodle-n Blogak erabiltzailearengan oinarritzen dira:
- erabiltzaile bakoitzak bere Bloga du. Kudeatzaileek, irakasleek eta erabiltzaileek euren marka edo etiketak sor ditzakete.
- Kudeatzaileek gunearen markak sor ditzakete, irakasleek ikastaroarenak eta erabiltzaileek euren marka edo etiketa-zerrenda.
Blogean sarrera bat sortzen denean erabiltzaileak erabaki dezake zein etiketa edo markarekin lotu nahi duen. Hainbat etiketa aukera daiteke. Erabiltzaileek bloga nork ikusi ahal izango duen ere aukera dezakete - (beti ere guneraren ezarpen orokorren arabera).
Ondorengoak ere ikusi
- Elgg
- Blogger.com
- Wordpress
- Wikipedia on Blogs
- Prácticas emergentes en la Web y nuevas oportunidades educativas
Jarduera-moduluak |
| Zereginak | Txata | Inkesta xumea | Foroak | Glosategiak | Hot Potatoes | LAMS 1.6 | Ikasgaiak | Galdetegiak | SCORM | Hausnarketak | Wikiak | Tailerrak | Blogak | Datu-basea 1.6 | Modulu ezestandarrak |