Testuaren xehetasunak

MoodleDocstik
(Hemendik dator Tstuaren xehetasunak)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Testu-orria motako baliabidea gehitzen dugunean, ondoko eremuak bete behar dira:

Izena

Baliabidearen izen laburra da. Ikastaroaren orri nagusian agertuko da.

Laburpena

Laburpena baliabidearen deskribapen laburra da. Ez idatzi hemen gauza gehiegi edo ez saiatu hemen baliabidea bera gehitzen! Ondorengo atalean izango duzu horretarako lekua. Laburpena baliabideen orrian agertuko da.

Testu osoa

Idatzi hemen baliabidearen testua.

Formatua

Testua idazten duzunean, formatua emateko bi modu dituzu, norberaren trebetasunaren eta erabilitako nabigatzailearen arabera. Aukeratu baliabidean erabili nahi duzun formatu-mota (gehiago irakurri formatu-motei buruz).

Leihoa

Ezarpen hauek agerian ala ezkutuan gera daitezke Ezarpenak erakutsi edo Ezkutatu ezarpenak botoietan klik eginez gero.

Erakutsi partaideei

Baliabidea ikasleei ezkutatu ahal diegu Ezkutatu aukeran sakatuz gero. Erabilgarria izan daiteke baliabidea berehalakoan erakutsi nahi ez baldin badugu.