Hasiera orria

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Hasiera orria norbait Moodle gune batean sartzen denean ikusten duen lehen orria da.

Gunearen ezarpenek zehazten dute zein rol duten erabiltzailea sar daitekeen bertara. Adibidez, demo.moodle.org-ek utzi egiten die bisitariei (guests) hasiera orria ikusten eta bertara sartzera gonbidatzen ditu. Erabiltzaile batek ikastaro batean sakatzen badu "Izena emandako erabiltzaileak" agertuko zaio Moodle pantailan bere identifikazio-datuak eman ditzan. Beste gune batzuetan identifikatu egin behar da hasiera orria ikusteko.

Hasiera orriaren funtzio asko ikastaroaren hasiera orriarenak bezalakoak dira. Kudeaketa blokeak Hasiera-orrian gaiak gehitzeko aukera ematen du.

Gaien atalaren segurtasun-kopiarako aholkuak

Moodle-ren aurreko bertsioetan, ez zegoen hasiera-orriko gai batean jarritako zerbaiten segurtasun-kopia egiteko edo besterik gabe mugitzeko era errazik. Trikimailu bat ikastaro batera joan eta segurtasun-kopiaren ikonoari sakatzea da. Aldatu id-a nabigatzailearen helbide-barran eta ipini 1.

Adibidez http://demo.moodle.org/backup/backup.php?id=2
Honekin ordezkatu http://demo.moodle.org/backup/backup.php?id=1

Joan horri horretara. Hasiera-orriko jarduera eta baliabideetarako segurtasun-kopiarako menu estarra erakutsiko du. Beste edozein Segurtasun-kopia eta Berreskuratze prozesuk bezalaxe funtzionatzen du. Seguratasun-kopiaren fitxategia guneko fitxategietan gordeko da (Kudeaketa blokea > Hasiera-orria > Guneko fitxategiak) backupdata izeneko karpeta batean. Beharrezko baimenak beharko dituzu honetarako aukera izateko.

Ikusi halaber