Fitxategia edo web orria gehitu
MoodleDocstik
Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )
Nola gehitu fitxategi bat
Pausoak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
- Ikastaroaren zein gai edo koadrotan sartu nahi dugun erabaki.
- "Baliabidea gehitu" menuan klik egin eta gero "Lotu fitxategi batera edo web gune batera" joan.
- Izena eta laburpena idatzi. Gero "Aukeratu edo igo fitxategi bat" botoian klik egin.
- Zabalduko den leihotik lehendik zeuden fitxategietako bat aukera dezakegu edo gure ordenagailutik beste fitxategi bat igo.
- Fitxategia nolako leihoan agertuko den zehaztu nahi badugu, "Ezarpenak erakutsi" sakatu behar dugu eta nahi ditugun ezarpenak bertan aukeratu.
- Aldaketak gorde botoia sakatu.
- Baliabide berria aukeratutako koadroaren amaieran azalduko da eta beti izango dugu baliabidea editatu edo lekuz mugitzeko aukera.
Garrantzitsua
- Fitxategiaren tamaina ezin da izan ikastaroaren ezarpenetan ezarri dugun gehienezkoa baino handiagoa.
- Moodle guneak lokalean ditugun fitxategietarako sarbidea onartzen badu, (CD-ROM batera edo sare lokalean dagoen bestelako batera, adibidez) hori adierazten duen botoira egin dezakegu esteka.
Iradokizunak
- Laburpenean fitxategiaren tamaina eta behar bezala ikusi ahal izateko behar diren aplikazio informatikoak zein diren esan.
- Igo nahi duzun fitxategiak lehendik zegoen beste baten izen bera baldin badu, automatikoki gainidatziko da; hori saihesteko, direktorio ezberdinak sortu beharko dituzu edo fitxategiak berrizendatu.
- Edukia interneten baldin badago, ez dugu fitxategi hori zertan igo: zuzenean egin dezakegu esteka ikastarotik bertatik.
- Fitxategi handiak igotzeko behar den denbora interneterako konexioak duen bandaren zabaleraren araberakoa izango da, besteak beste.